Kategoria: Eskola ERT

Pasa den larunbatean, AVIA EIBAR R.T. SUB14k  ligako azken partidua izan zuen.  Elurra zela-eta,  aurretik bertan behera geratutako partidu honetan, IRUÑA RUGBY taldearekin jokatu zuten Nafarroako hiriburuan.

AVIA EIBAR R.T. oso txukun aritu zen partiduan eta  heldutasun handia erakutsi zuen. Denboraldian zehar egindako lanaren ondorioa agerian geratu zen. Gainera, jokalarien jarrera eta laguntasuna hobetu egin zen nabarmen.

Iruñakoekin izandako partiduaren ondoren, lagun -arteko bigarren partidu bat jokatu zuten ZARAUTZ-BELTZAK-MUTRIKU taldearekin. Lehenengo norgehiagokoan ez bezala, eibartarrek ez zuten lortu partiduan sartzea, eta burua kanpoan zutela zirudien.

Hala eta guztiz ere, ligako azken jardunaldi honetako balantzea oso positiboa izan da AVIA EIBAR R.T.rentzat. lortutako puntuazioagatik (bigarren geratu dira sailkapenean), baina batez ere talde-jokua eta laguntasuna jorratu izanagatik.

Azken albisteak