AVIA EIBAR R.T sub14-k denboraldia itxi zuen igandean, Ligako B multzoan 1. postuan sailkatuta, igandean Irunen jokatutako play-off-eko azken partiduaren ondoren. Eibarko jokalariek ederto aritu ziren eta egun berezi honetaz gozatzeko gai izan ziren. Taldea eraikitzeko bidean, aurrerapauso ona, dudarik gabe.
Partiduaren hasiera zaila izan zen eibartarrentzat, Txingudi egin zelako baloiaren jabe lehenengo momentuetan. Gainera, irundarrek aurrez-aurreko kolpe fisiko asko burutu zituzten ere. Baina laster eibartarrek partuduaren martxa hartu zuten, erasori ekiten eta joku ona erakusten zati luzeetan, jokalari guztien parte hartzearekin.
Entsegu asko egitea lortu zuen Eibarrek, jorratutako talde-lanari esker.
Azpimarratzekoa da jokalarien jarreraren hobekuntza, disziplinarekin aritzen den talde bezala jokatuz.
Eibarko entrenatzaileak, Goyo Zabaloy eta Gastón Ibarburu, pozik agertu ziren partiduaren amaieran, jokalari guztiak zorionduz, eta baita Irunera bertaratu ziren senideak ere.
Errugbi jardunaldi ederra, benetan, Irungo Plaiaundin bizitakoa.
————————
AVIA EIBAR sub14 :
Jokin, Ivan, Achraf, Amets, Junior, Carolina, Kaicke, María, Gorka, Hassnain, Aretx, Paul, Ekaitz eta Pello.