Igande honetan EIBAR AVIA R.T. sub14 eta ZARAUTZ BELTZAK-MUTRIKU elkartu ziren Unben jokatu zuten partiduan, aspaldiko partez eguzkia lagun izan zutelarik. AVIA EIBAR R.T-ko neska mutilak oso ondo ibili ziren, gogotsu jokaktuta, batez ere lehenengo zatian. Nahiko adorea izan zuten erasoan eta bere jokua erakutsi egin zuten. Hala ere apoioa falta izan da lurrera Joan direnean. Defentsan ere plakaje asko egin dute, baina presio apur bat egitea falta izan zaie.
Bi taldeek antzeko maila erakutsi dute zelaian, baina Zarautz Beltzak-Mutriku ekipo handia zen, eta ez da izan erreza eibartarrentzat lurrera botatzea kostaldeko taldeko 3 jokalari handiak.
Partidua bukatutakoan, jokalari guztiek 3.denbora ospatu dute elkarrekin Unbeko kirolgunean.