Kategoria: Eskola ERT

AVIA EIBAR R.T. sub14 bukaera bikaina ematen ari zaio amaitzear dagoen denboraldiari. Larunbat honetan Zarautz-Beltzak-Mutriku-rekin jokatu zuen play-off-eko lehenengo norgehiagoka eta jokalari eibartarrek heldutasuna erakutsi zuten, joko alaia garatuz eta elkarren arteko begirunea gordetzen. Eta jarrera honek bere emaitza ekarri zuen joko zelaian.

Partiduko zati luzeetan baloiaren jabe izan ziren armaginak eta gainera talde osoak ikutu zuen baloia, denak protagonistak izan zirelarik.

Kategoriaren arauari jarraituz, partiduan 6 entseguko aldea izatera iritsi eta gero, arbitroak norgehaigoka parekatzea agindu zuen. Horrela, Eibarrek bere jokalari bizkorrena utzi zion Zarauzkoei, modu honetan partiduan pixka bat errezago sartzen lagunduz kostaldekoei.

Datorren asteburuan AVIA RUGBY R.T.sub14k play-off-eko azken partidua jokatuko du Txingudirekin Irunen.

Azken albisteak