Kategoria: Eskola ERT

Pasa den Maiatzaren 27an, Euskadiko errugbilari beteranoek antolaturik, VI Kontxako Gaztetxoen Errugbi torneoa ospatu zen. Guztira 500 jokalarik eta 16 taldek parte hartu zuten:  Arrasate, Atlético San Sebastián, Beltzak RT, Bera Bera, Eibar, Ejea, Gaztedi, Hernani, Industriales Las Rozas, Iruña, La Rioja, Mutriku, Ordizia, Saint Martin de Seygnaux, Txingudi eta Zarautz.

AVIA EIBAR R.T. ordezkatuta egon zen bere  Eskolako hiru taldeen eskutik, eta baita arbitro bezala aritu ziren taldeko 3 kideen bitartez: Elena Mora, Ander Sánchez eta Achraf Chajrane.

SUB 10

2017-18 denboraldiari amaiera emateko Kontxako torneora hurbildu ginen Eibarko Rugby taldeko gaztetxoak. Guztira 16 jokalari, horien artean 3 jokalari berri izan genituelarik: Unai Zabala, Ioritz eta Alazne.

Donostiara iritsi berritan, gaztetxoen familiek eta taldeko arduradunek azken gomendioak luzatu zizkieten gure jokalari borrokalariei. Guztiok egun hau beraien egutegian sarturik geneukan, Donostiako badian jokatzeak ilusio handia egiten bait digu, eta gainera herri ezberdinetatik etorritako gazte ugarirekin batera.

Guztira 5 partidu jokatu genituen: ASS/Hernani, Gaztedi (Gasteiz), Ejea (Zaragoza), Arrasate, Txingudi (Irun) eta Eibar.

Bukaeran eta hondartzan geundela aprobetxatuz, Kontxako badian bainatu ginen, batzuk errugbi taldeko kamiseta eta guzti!

Antolatzaileek jokalari bakoitzari edari eta ogitartekoz beteriko boltsa bana banatu zieten.

 

SUB 12

EIBAR R.T. Sub12-ko 11 jokalarik parte hartu zuten Kontxako torneoan. 6 partidu jokatu zuten guztira, 8 minutukoa bakoitza, Arrasate, Mutriku, eta Iruñako taldeekin. Hasiera ona ez bazen ere, pixkananka hobetzen joan ziren eibartarrak. Esperientzia berria izan zen beraientzat hondartzan jokatzea, eta ederto pasa zuten. Eta partiduak bukatutakoan denok uretan bainua hartuta  borobildu zuten  eguna.

 

SUB 14

Eibar R.T. sub14-ko 16 jokalari  joan ziren igande honetan Donostiara. Haien artean 3 errugbilari  berri, hondartzan debuta egin zutenak: Unax, Aritz eta Urko. Hirurok gogoz aritu ziren eta bere protagonismoa hartu zuten.

Joko zelaia  txikia eta areazkoa izanik,  ez zen erreza bertan aritzea. Horrela, baloia mugitzen saiatu ziren eta erasora jokatu zuten eibartarrek.

Sei partidu izan ziren guztira, Iruña, Ejea eta Arrasateren aurka.  Lehenengo neurketan ondo sartu gabe ibili ziren armaginak,  baina  gainontzekoetan joko ona erakutsi zuten, eta  disfrutatu egin zuten area gainean.  Eibarrek beste ekipoei hainbat jokalari utzi zizkien  plantila osatzeko, eta hauek ere gogoz borrokatu zuten beste ekipo bateko  kamisetarekin.

Azken albisteak