AVIA Eibarrek Ohorezko A mailari ihes egiten utzi zion, finalerdietan Les Abelles-en aurka galdu ostean (31-22). Hala ere, datorren denboraldian Ohorezko B mailan mantenduko da eta aukera berri bat izango dute!!
Eibartarrek 2018-2019 denboraldiari amaiera eman diote Euskal Liga irabaztea eta Ohorezko B mailara igotzea eta goreneko mailarako igoerako fasean finalerdietara heltzea lortuta. Eta guzti hau denboraldi bakarrean!! Formatzeko denboraldia izan da eta eibartarrek kiroletan dauzkaten gaitasunak ezagutu ahal izan dituzte.
“Dudarik gabe, egindako lana zinestezina da, gure helburua Euskal Liga irabaztea zen, Ohorezko B mailara igotzea eta ondoren… etorriko zitzaigun guztia ondo etorria izango zen. Finalerdi bat jokatu izana aurrera pauso handia da. Profesional batek finalerdi gutxi jokatzen ditu, eta esperientzia hunkigarria da, gazte hauek jadanik jokatu dute euren lehenengo finalerdia, eta oraindik asko geratzen zaie aurretik. Dudarik gabe honek gehiago formatzen lagunduko die” dio Cristina Guntín-ek, Avia Eibar taldeko entrenatzaile denak.
Iñaki Arrizabalaga, klubeko lehenedakariak eta zuzendaritza osoak hurrengoa diote: “itxaropen guztiak beteta daude, jokalari hauek lortu dutena oso handia da, kluba haztea lortu dute eta baita Eibarren errugbiarekiko interesa piztea lortu ere. Eurei esker izan da. Gazteak dira eta hau izan da euren lehenengo lezioa. Datorren denboraldian eurengan sinisten jarraituko dugu eta helburu berriak bultzatzen jarraituko dugu”.
Ohorezko A mailako igoera faseko finalera heldu diren taldeak zoriondu nahi ditugu. Finala datorren asteburuan izango da, Les Abelles El Salvador taldearen aurka.
Bestalde SD EIBARko zuzendaritza eskertu nahi dugu, gu animatzera gerturatzeagatik eta euren babesa erakusteagatik. Aurten ez da posible izan, baina datorren urtean egongo gara!!
AVIA Eibarrek, beste behin, prozesu honetan zehar gu jarraitzen, animatzen eta babesten egon diren zale guztiak eskertu nahi ditu, hau izan baita emakumezkoen errugbian aldaketa bat sortzen eta guzti hau lortzen lagundu diguna. ESKERRIK ASKO!!