Igande honetan, neskek Muralla RC taldearen aurka laugarren jardunaldia jokatu dute, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei jarraituz, Arrasateko zelaian 12:30tan izan da.
Lehen minutuetan berdinduta egon dira bi taldeak, baina eibarrek entrenamenduetan egindako lana erakutsi du eta markagailuan aurrea hartu du hasieratik. Lehen zatia 57-0ekoa izan da.
Bigarren zatian, Eibartarren hainbat saiakeraren ostean, Murallak ez du erritmoa jaitsi eta intentsitate handiagoz sartu dira, lehen entsegua lortuz.
Partida 89-5ekoarekin bukatu da Eibarren alde.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Arrasateri bere instalazioetan jokatzen uzteagatik eta Murallari, akordio batera iristeko erakutsitako erraztasunagatik.
Eibarrek bere bosgarren jardunaldia jokatuko du Madrilen datorren zapatuan.
Zorionak neskak! Jarraitu lanean!!