Talde armaginak etapa berri bati ekingo dio, helburu berriekin. Iaz bere denboraldi onenetako bat itxi zuen Euskal Liga irabazi eta Ohorezko B Mailara (DHB) igotzea lortuz. Urtarriletik aurrera, eibartarrak eremu berri batean estreinatuko dira, talde nazional eta indartsuekin borrokatzeko eta trebatzen jarraitzeko asmoz. Baina lehenago (Irailetik Urtarrilera) Euskal Liga jokatuko dute.
Taldeak denboraldiaurre luzea darama, abuztuaren erdialdean hasi ziren, bereziki, entrenamendu fisikoekin.
Asteburu honetan, Sanse eta CRCren aurka jokatuko dute bere lehen partida, ibilbide eta esperientzia handiko taldeen aurkako lagunarteko txapelketa.
Triangeluarra izango da, 40 minutukoa.
Eibar-Sanse, 15:30etik 16:15era
Sanse-CRC 16:25etik 17:10era
CRC-Eibar 17:20tik 18:05ra
Denboraldi luzea daukagu aurretik, ziur eibartarren berri izango dugula!!Animo neskak!!!!!!!!!!!!!