Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Gaur eguerdian Avia Eibar Rugby B taldearen mutilek Unben jokatu dute Euskal ligako bigarren fasearen lehenengo partida, La Unica B-ren kontra. Bigarren fasean, taldeen maila parekatuagoa suposatzen da, Baina La Unicaren lehenengo taldeak asteburu honetan jolastu ez duenez, taldeen arteko uste baino ezberdintasun gehiago nabaritu da. Gainera, Unamuno eta Martinen taldeak bakarrik aldaketa bat zeukan, 20. minutuan eginez.
Lehenengo minutuetan La Unica hasi da bere jokoa menperatzen eta nagusi izan da. Hala ere, talde armaginak bere jokoa egin ahal izan du eta bi aldiz heldu da entsegu marrara baina entsegua lortu ezinik.
Bigarren zatian, La Unicak aldaketa batzuk egin ondoren, partida parekatuagoa egon da eta armaginek bi entsegu lortu ahal izan dute. Orain, euren jokoa egin dute eta asko nabaritu da jokalarien jarreran.
Azkenean, markagailuak erakusten zuena gutxiena da, eta joku hobea erakustea garrantsitzuena izan da.
Lerro hauetatik Alexisen rugby estrenaldia nabarmendu nahiko genuke, partida itzela egin ondoren. Segi horrela Alexis!

Eibar bai!

Azken albisteak