Kategoria: Bestelako berriak

Eibartarrek Errugbi 7ko Serie Nazionala bultzatzeko egingo den lehenengo topaketan parte hartuko dute. AVIA EIBAR taldeak esperientzia handia du modalitate honetan. Aurreko denboraldian Seven-eko Challenge nazionala irabazi zuten, eta aurten talde onenen artean lehiatuko dira Erreginaren kopan!

Txapelketa hau hiru asteburutan jokatuko da, zapatu honetan hasiera emanaz 12:00h-tan Yuncos-en (Toledo).

Parte hartu duten taldeak hurrengoak dira:
– Eibar RT
-Albeitar Leon RC
-VRAC
-A.D. Ingenieros Industriales
– Tondela (Portugal)
– Viator Costa Blanca
– Universidad de Sevilla
-Rugby Club Valencia

Talde gehienak Erreginaren Kopan eta Challenge Cup-ean lehiatzen dira, hau da, modalidade honetako bi txapelketa nazionaletan.

ZORTE ON NESKAK!!

Azken albisteak