Zehaztutako helburuak lortzeko asmoarekin, topera ekin zioten denboraldiari Avia Eibar Rugby taldeko neskek. Orain arte lortutako emaitzak horren adierazgarri izan dira, partidu guztiak irabazi baitituzte. Euskal Liga amaitzeko jardunaldi gutxi geratzen dira aurretik eta horregatik emaitza horri eusteko gogor lanean jarraitu behar dute.
Eibarko udalak emakumezkoen kirola bultzatzeko egiten dituen ekintza desberdinen artean, oraingoan Avia Eibar Rugby taldeko neskei kabalgatan irtetzeko aukera eman zaie. Gure taldeko Maria Ormaetxeak, Oraçao Sambuk eta Naiara Tximenok, Gaspar, Baltasar eta Meltxor izateko aukera izango dute Eibarko kabalgatan, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19tan, Unzagako plazatik irtenda.
Eibarko udalari eskerrak ematea nahiko genioke kirolaren alde egiten duten lanagatik, batez ere emakumezkoen arloetan.
Animatu zaitezte gure errege magoak ikustera!