Kategoria: Bestelako berriak, Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

ASTEBURU HONETAN LIGAK INAUGURATU DIRA. NESKAK EUSKAL LIGAK BERRIRO EKINGO DIO JARDUNALDIEI!!

Akordio baten ondorioz sortutako Arrasate/Eibar talde berriko jokalariek larunbat honetan 16: 00etan jokatu dute lehen partida La Únicaren aurka, Iruñean.

Partida bero itogarrian jokatu da eta anfitrioiek partida oso fisikoa planteatu zuten. Talde bisitariak kostatu egin zitzaion ezarritako erritmora egokitzea, baina eutsi egin zioten eta ziurgabetasuna sortu zioten etxeko taldeari. Arrasate/Eibarko jokalariek 67-0 galdu duten arren, La Única talde indartsuari aurre egiteko aukera izan zuten.

                                                                                  ARGAZKIAK. FERMIN GARAIOA

Zalantzarik gabe, helburuak bete dituzte, lehen partida elkarrekin jokatuz eta probatuz. Partidak zapore oso ona utzi du, baina orain lanean jarraitzea eta jolasteko modua definitzea tokatzen da.

Azken albisteak