Kategoria: Bestelako berriak

 

Eibartarrek Euskal Ligako 6. jardunaldia jokatu zuten Landarbaso Orkliren aurka, igandean Unben 13: 00etan.
Aurkariak indartsu hasi ziren, lehen minutuetatik partidari tentsioa emanez. Eibartarrek bazekiten talde indartsua eta gogorra zela. Hala ere, gure neskek buelta ematea lortu zuten, bere jokoa eta defentsa hobetuz.
Lehen zatian hainbat entsegu egon ziren, markagailua 21-0 atsedenaldian utziz.

Bigarren zatian, eibartarrek indartsu erasotzen jarraitu zuten eta beste bi saiakera egin zituzten. Landarbasok berriz, entsegu bat lortu zuen.

Partida 33-5 bukatu zen Avia Eibar Rugby taldearen alde.

Deialdia:
Txime, Malen, Doha, Maria, Nahia, Edur, Aroa, Islam, Laurita, Jone, Miren, Oraçao, Amaiur, Raquel, Yurri, Asmae (40′), Lucía (40′), Aleu (40′), Nerea (40′), Eider (40′), Kaiane.

ZORIONAK NESKAK ETA JARRAITU LANEAN!

Azken albisteak