Kategoria: Eskola ERT

Urtarrilaren 27an, 10 eta 12 azpikoen errugbi topaketa ospatu zen Donostian, non bertan Avia Eibar Rugby Taldeak parte hartu zuen; baita Hernani, Ordizia, Iruña eta Atletico San Sebastian taldeekin batera. Eguraldiak jokalari gazteei lagundu ez izan arren, gure gaztetxoek ez zuten errugbiaren praktikaz gozatzeari utzi.

Bi taldeek oso adore ona izan zuten, eta euriaren ondorioz, lokatzez betetako jardunaldiaz gozatu zuten.

Eguna bukatzeko, gure umeek hirugarren denbora aberats bat dastatu zuten, eta amaiera eman zioten protagonista lokatza izan zen egun honi. Ander Sánchez eta Franco Maggiolo entrenatzaileek pozik joan ziren taldeen errendimenduagatik.

 

 

 

Azken albisteak