Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugby Taldeak babes kanpaina berezia egin du azken hilabeteetan. Hainbat enpresa edo negoziotan, 2021/2022 ko ohorezko mailako liga honetarako emakumezko taldearen kamisetak, 1etik 23ra bitartekoak salgai jarriz.

Covid garai baten ondoren ekonomikoki egoera zaila dela eta, babesle nagusiak arrazoi horregatik galdu egin dira. Hau dela eta, kampainia hau beharrezkoa da aurreikusten den egonkortasuna emateko eta proiektua estatuko liga gorenean sendotzeko.

Jasotako erantzuna gure neskek zelaian egiten duten ahaleginaren parekoa izan da. 15 kamiseta titularretatik, 13 enpresa/negozioek erosi dituzte, eta proiektuarekin bat egin nahi izan dute, haiekin zelaian egoteko. Eta aulkiko 8 kamisetetarako, GURIDI RUGBY TABERNA gure babesle, beste behin ere, handiaren babesa izan dugu.

Horrela, denboraldi berri honetarako babesleen mailako plantilla geratzen da:

Primera línea:
1-CARTONAJES EIBAR ,
2- EXCAVACIONES BERGARETXE
3- APOYO ANONIMA.

Segunda línea:
4 y 5 – ONE TENNECO

Tercera línea:
6- INFOSEC,
7-KULTU
8-DISTRIBUCIONES VICUÑA

Línea:
9- ASESORÍA GOAR
10- MONTE REAL
11-GRUPO JON ANDER.
12-ASESORÍA GAURVE
13
14
15- EZ DOK.
Banquillo: 16-23 GURIDI TABERNA

Babesletza-taldea osatzeko bigarren zentro bat eta hegal bat falta dira, liga hasi baino lehen kontratatzea espero da, edo fitxaketa horiek neguko merkaturako utziko dira.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu babesle horien guztien babes eta konfiantzagatik.

BENETAN ESKERRIK ASKO.

Azken albisteak