Kategoria: Akademia ERT

Rugby maila oneko goiza izan genuen larunbatean Unben. Eibar Rugby Taldeko 16azpiko eta 18 azpiko taldeak Getxo R.T.-ren aurka aritu ziren. Esperoa zen bezala oso partida zailak izan ziren biak eibartarrontzat, eta nahiz eta gogotsu jolastu, bietan emaitza ezkorra lortu izan zen.

Alde batetikn 16azpiko taldeak ezin izan zion aurre egin Getxoren talde jendetsuari, gure taldea bajaz beteta zegoen eta horrek lanak zaildu zituen. Hala ere, aipatzekoa da ez genuela momentu baten ere ez burua jeitsi.

Getxoren aurka jokatu zuen taldea

8azpiko partidua antzerakoa izan zen, bajaz jositako taldea geneukan eta aldaketarik gabe ekin behar izan genion partidari. Nahiz eta bi entsegu jaso hasierako minutuetan, eibartarrok ez ginen makurtu eta ez genuen amorerik eman. Getxotarrek gogor egin behar izan zuten lan partidua aurrera eramateko nahiz eta 0-77 emaitzak ez duen berdina esaten.

Azken albisteak