Larunbat honetan 30 jokalari gipuzkoar baino gehiago bildu ziren Eibarren, 14:00etan, lurraldean emakumezko eta nesken errugbia garatzeko Gipuzkoako Federazioak martxan jarri duen programan.
Kontzentrazio honetan, Gipuzkoako errubgi talde guztietako jokalariek parte hartu zuten.
Proiektua bultzatu asmoz, club desberdinetako entrenatzaileez osatutako talde teknikoa osatu da: Leire Bayon eta Arrate Otaño Bera Beratik eta Raquel Riera eta Cristina Guntín Eibar RTtik.
“Programa honetan nesken arteko bilkura puntu bat sortzea bilatzen dugu, euren kategoriatan gehiena mutilen artean jokatzen baitute. Gainera, talde teknikoan emakumea salbuespena ez izatea nahi dugu. Hau aurrera eramateko eta benetako aurrera pausu bat emateko, club zein federazioetako alderdi guztietan eman behar da aldaketa” dio Cristina Guntínek, proiektuarekin zoratzen dagoelarik.
“Euren artean jokatzeko aukera izan dezatela nahi dugu, eta errugbiarekin duten harremana eta konpromezuak gora egitea, zenbat eta gehiago jokatzen duzunean are gehiago jokatu nahi baituzu. Gainera, neska eta emakumezko asko gara errugbian, eta hori ikusarazi nahiko genieke: jokalari gipuzkoar hauetako bakoitza nahi dugu presente, kirol honek Gipuzkoan duen etorkizunerako” dio Leirek, Eibarren izandako entrenamendutik denak, jokalari zein entrenatzaileak, pozik atera direla baieztatuz.
Jokalariek beraz proiektuarekin lehenengo kontaktua izan dute, kohesiozko entrenamendu dinamiko batean. Horren ondoren gainera, Iberdrola Ligako partidu bat ikustera gonbidatuak izan dira, Eibar eta Olímpicok intentsitate altuko ikuskizun bat eman dutelarik.
Azken albisteak