Kategoria: Bestelako berriak

Asteburu honetan, larunbatean, Eibar errugbiko emakumezkoen taldeak Liga hasiko du Ohorezko Mailan, Sanse Scrum taldearen aurka, Madrilen.

Denboraldi honetan bigarren urtez jarraian jokatuko dute armaginek Liga Nazional gorenean. Iaz talde errebelatzailea izan zen, igo eta finalerdia jokatu zuen lehen taldea izan zelarik.

Aurten, DH Liga jatorrizko formatua hartuko du. Joan-etorriko jardunaldiak izango dira, 16 partida guztira. Eibarren helburua lehen lau postuetan geratzea da.

Denboraldi luzea eta gogorra izango da. Bertan, eiabrreek lan egin beharko dute partiden iraunkortasuna mantentzeko.

Hau da denboraldiko egutegia:

Azken albisteak