Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Emakumezkoen espainiako errugbi selekzioak Moskun jokatutako hondartzako Europeoan parte hartu du lehen aldiz, uztailak 27-28an, listoia oso altu utziz. Lehen aldia da selekzioak 5ekin jokatzen den modalidade honetan parte hartu duena eta jokalariak disziplina berri honetan ondo moldatzen direla erakutsi dute.
Lehenengo partida galdu egin zuten Errusiaren aurka, lokalak urteak daramatzate faborito izaten. Croacia eta Georgiaren aurka, inongo arazorik gabe irabazi zuten, taldeko bigarren postuan geratuz.
Bigarren egunari hasiera emateko Austriaren aurka irabazi zuten final laurdenetan, honekin Italiako selekzioaren aurka jokatzeko klasifikatuz.
Italiarrak jokoan hobeto moldatzea lortu zuten, Errusiaren aurka klasifikatuz finalerako.
España berriz, Latvia-ren aurka lehiatu zen brontzea eskuratzeko. Lehenengo minutuetan Latvia gogor agertu zen, baina espainiako jokalariak buelta ematea lortu zuten aurkariak baino bi entsegu gehiago markatuaz eta txapelketako hirugarren postua eskuratuz.
Gure jokalari eibartarrak txapelketa ona egin zuen eta horregatik, zoriontzea gustatuko litzaiguke denboraldi honetan zehar egindako lan guztiagatik, Zorionak Amaiur!!!

Azken albisteak