Kategoria: Bestelako berriak

Martxoaren 25ean Eibarren gaztetxoen Rugby elkartaratzea ospatu berri da, 10 eta 12 urte azpikoena hain zuzen ere.

Unbeko kirolgunera lau talde inguratu dira: Arrasate, La Rioja, Ordizia eta Eibar.

Gazteek eguraldi hotz eta euritsuari aurre egin behar izan diote, eta horren ondorioz rugby zelaia zeharo lokaztuta egon da. Baina eguraldi kaskarra ez da eragozpena izan partidu ederrak ikusi ahal izateko.

10 urte azpikoek lau garaipen lortu dituzte, beraien aurtengo bilakaera bikainaren islada delarik, Aurrera neska mutilak.

12 urte azpikoek, talde berria sortu berri dute,  talde bezala ezagutzen doaz poliki poliki, hauek ez dute garaipenik lortu baina oso ondo pasatu dute.

Bukatzeko Eibar Rugby Taldea osatzen dugun guztion aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu famili eta antolatzaileei elkartetzeko hirugarren denborako prestaturiko tortila, bizkotxo eta saltxitxengatik.

Giro ederra gaur bisitakoa unben gure taldeko gazteenekin. Segi horrela.

Azken albisteak