Kategoria: Bestelako berriak

Urtarrilak 27 larunbata, Valladoliden 16:00,  El Salvador B – Avia Eibar rugby

El Salvadorren partetik:

GONZÁLEZ, BRUNO, FERNÁNDEZ, KOUAM, DEAGUILERA, LOZANO, BLANCO, MARTÍNEZ, SILVA, BARRIOS, SARMENTERO, SILVA, MEDINA, MEDINA, HERREROS, DIEZ, VEGA, VALDES, CEREZO, SANCHEZ, MEDINA, SAN JOSE eta GOROSTIZA.

 

Avia Eibar Rugbyren eskutik:

MOYA, GALLEGO, ORTÍZ, ZAMAKOLA, ZABALOY, ZAMACOLA, JIMENEZ, MÜLLER,, GARCÍA, ARRIZABALAGA, MALABE, AMOR, VERGARA,  DÍEZ, VILCHES eta KALING jokatu zuten.

 

Berriro ere partidu zaila Eibartarrei egokitu zitzaiena, Valladolideko taldeak ondo landutako kantera dauka eta Errugbya gogoko duen afizioa ere bai. Partidako lehenengo minutuak biziak izan ziren eta baloia kontrako zelaira eraman eta bertan eskura azkar jokatzen zaiatu ziren bi taldeak. Lehehngo entsegua etxeko taldearen eskutil etorri zen 15.minutuan, bost minutu beranduago Avia Eibarren erantzuna etorri zen. 5-8 markagailuan eta emaitza hau ez zen aldatuko bigarren zatira arte, bisitariak aukera gehiago izan zituzten baloia fondoko marrara eramateko baino akats puntualak edo epailearen erabakiak ezerezean laga zituzten gure mutilen zaiakera guztiak. Haizeak paper garrantzitsua izan zuen partida guztian zehar, lehenengo zatian Avia Eibar Rugby taldearen alde eta bigarrenean El Salvadorren hamabostekoaren alde. Honek asko kaltetu zuen bigarren zatian Eibartarren jokoa, beraien zelaitik irten ezinda, baloia galtzen zuten bakoitzean metro asko bueltatu behar izaten zuten atzeraka ostiko luzeen ondorioz. Aurrera egiteko fase asko antolatu behar zituzten eta honek aurkariari baloia berreskuratzeko aukerak ematen zizkion. Bigarren zatian Eibarko hamabostekoari kaltetu zizkien epailearen zenbait erabaki estabaidagarriak izan baziren ere, taldeak beraka egin zuela onartu beharra dago. Etxeko taldeak bere erritmoan jokatzen jarraitu zuen eta pare bat entsegu lortu zituen bigarren zatian. Lehenengoa moul baten bitarez eta bigarrena entsegu marratik gertu zegoen mele batean, 8-aren irteera batekin lortu zuten. Epaileak amaiera adierazi zuenean 20-8 adierazten zuen markagailuak. Avia Eibar punturik gabe bueltatu zen Valladolidetik azkenenngo boladako racha ona apurtuz.

Azken albisteak