In Crónicas Senior Femenino, Senior Femenino

Larunbatean, Konplutense Estadio Nazionalean, ez zen batere erraza izan Iberdrola Ligan garaipen-bolada izaten jarraitzea. Cisnerosek ez zuen amorerik eman, eta markagailuan aurretik egon zen momentu batzutan, azkenean ordea armerak eraman zuten garaipena.

Partida honetan, urduritasuna eta ligako presioa nabaritu ziren, etapa erregularra amaitzear baitago. Cisnerosek jeitzera jokatzen zuen partida honetan eta Eibarrek garaipena lortu behar zuen 4.postutik 6.era eramandako zigorragatik.

Larunbat honetan, Madrilen gertatutakoa gertaera historikoa izan zen bisitarientzat, ez bakarrik Cisneros Estadio Zentralean irabazten zuten lehen aldia zelako, baizik eta 4 garaipen jarraian eraman zituztelako denboraldiaren bigarren zatian. Izan ere, 8 partidutatik 7 irabazi dituzte, sevillarrek bakarrik irabazi baitzituzten; hauek baitira lehen postuetan daudenak 52 punturekin.

Lehen 5 minutuak baino lehenago, intentsitate handiko minutu batzuen eta eraso oso dinamikoen ondoren, talde lokalak lehen 7 puntuak lortu zituzten. Baina markagailuaren atzean ikusi ondoren, ERT oso azkar iritsi zen euren 22ra, Sabrina Poulin ostikada luzeen eta aurreralien toucheak bidez, 13. minutuan 2 puntuko aldera geratu ziren.
Partidak oso estututa jarraitzen zuen, minutuen igarotzeak Madrileko taldea ahultzen hasi baitzuen, hain joko fisikora ohitu gabe egotegatik. Eibarko taldea berriro kontrako 22ra iritsi zen, bere aurrelariak bezain azkarrak izanik bere hiru laurdenak, eta pick & go fase batzuen ondoren, 7-12 lortu lehen aldiz markagailuan aurrea hartzeko. Lehen zatia 10-12 amaitu zen, Eibarren alde.
Garaipena lortzeak zuen garrantziaz jabetuta, albicelesteen minuturik onenak iritsi ziren, eta horrek marka berri bat eman zuen bere hegalarekin (15-12).
Bigarren zatiko 23 minutuan, armerek berriz ere 2 puntugatik aurreratu zituzten, oso joko fisiko batekin. Baina 5 minutu geroago, bertakoen 10ak ostiko bat jartzea lortu zuen, 3 puntu batuz eta 18-17 geratzeko.
Dena itxita zegoela zirudienean, euskal taldeak madrildarrak euren 5 metroko marran baztertzea lortu zuten, eta denborak ia denboea gabe geratu zirenean, Sanna Aumuak entsegatzea eskuratu zuen, 18-22 irabaziz.
Ligako azken jardunaldia CRAT taldearen aurka izango da. Talde honek ere laugarren postua bereganatzeko lehiatuko da Elviñan apirilaren 16an.

Últimas noticias