Hernani, mugaz haratagoko Pottoka txapelketaren triangeluar baten lekuko izan da. Bertan, hernaniko neskek, Biarritzek eta Avia Eibar Rugby B -Ordizinoek elkarren aurka jokatu dute.
Partidak 30 minutuko 3zatitakoak izan dira eta eguraldiak asko lagundu du.
Lehenengo lehiaketa, Hernani-Eibar A – Ordizia izan da eta etxekoak nahiko erraz atera dira garaile. Bigarren partidan, gure neskek defentsa gogorrago eta seguruagoa erakutsi dute, partida dibertigarria izanez Biarritzeko nesken kontra. Oso parekatuta egon den lehiaketa frantsesek irabazi dute 40-15 amaituz markagailuan.
Hirugarren eta azken partidan iparraldeko taldea etxeko taldearen aurka lehiatu da, Hernanik irabaziz 30-20.
Hiru taldeek errugbi jardunaldi polit honi amaiera eman diote modurik onenean, hirugarren denbora partekatuz.