In Otras noticias, Senior Femenino

Agueda Pis Arnaiz asturiarrak gure taldeko kide izango da eta inoiz baino gogo gehiagorekin dator.

All Rugby Llanera etxeko taldean hasi zen jokatzen, beti ere goi mailan jokatzeko ametsarekin.

» ilusionatuta gaude Agueda klubera etortzearekin, kanpusean bere lana eta egoera fisikoagatik atentzioa eman zuen» dio Cristina Guntin Eibarko entrenatzaileak.

18 urte besterik ez dituen jokalariak aurten bertan emango dio hasiera abentura berri honi, bere ingeniaritza ikasketekin bateratuz.

«Niretzat amets bat da zelaia jokalari hauekin konpartitu ahal izatea, ziur nago asko ikasiko dudala eta batez ere, aukera hau ahal dudan gehien disfrutatuko dudala» dio Aguedak.

Agueda Eibarrera etorriko da domekan, abuztuak 14, ahalik eta azkarren hasteko maila honetara egokitzen.
Ongi etorri Agueda!!

Últimas noticias