In Otras noticias

Gaurkoan, Edgar ______,  arituko gara hizketan. Edgar Jobs Sports-eko sortzailea da, baita kluben helburuak lortzeko aholkularitzaren arduraduna; mundu osoko jokalariekin harremanetan jartzea posible egiten duena.

  1. Nola sortu zen Jobs Sports?

Nire bazkide eta lagunarekin, Esteban Monteros errugbi-jokalari ohiarekin, izandako hitzaldi batetik sortu zen Jobs Sports. Iraganeko errugbi-abenturen eta beste pasadizo batzuk gogoratu ostean, kirolari lotuta jarraitu nahi genuela argi geneukan, beraz, entrenatzaile izateaz gain, errugbiaren managementari kalitate- eta profesionaltasunari bultzada bat ematea erabaki genuen.  Astebete pasata enpresa sortua genuen eta ordurako gure web orrian eta zerbitzuetan ari ginen lanean.

  1. Zertan datza?

2019ko azaroan, Jobs Sports-ekin hasi ginen eta, momentu hartan, bulego bakarra geneukan, Argentinan. Orain, Estatu Batuetan eta Espainian ere baditugu bulegoak. Horrez gain, munduko liga garrantzitsuenetako erreklutatzaileak eta talentu-etxeak ditugu.

Jobs Sports-en helburua errugbia profesionalizatzea da, ez bakarrik jokalarien irudikapenean, baizik eta kirolaren egitura osoan, hau da, staff teknikoan, gidaritzan…

Eta hori lortzeko, hitzaldiak ematen ditugu: klubentzat, enpresentzat, entrenatzaileentzako prestakuntza, jokalarientzako Clinic-ak…

Gure zerbitzuak ezagutzera gonbidatzen zaituztet: www.jobs-sports.com

  1. Zer funtzio duzu Jobs Sports-en?

Sail Teknikoaz eta Giza Baliabideen Sailaz arduratzen naiz, Esteban berriz, Marketin eta Finantza Departamentuataz.

Nire zeregin nagusia klubei aholku ematea da, lortu nahi dituzten helburuak lortzeko zein jokalari den egokiena gomendatzen diet.

3. Eibar Rugby Taldetik, zure zerbitzuak eskertzen ditugu. Jokalariak ondo babestuta daudela uste duzu?

Lehenik eta behin, eskerrik asko Eibar Rugbyren proiekturako Jobs Sports-en konfiantza izateagatik, eta zorionak eman nahi dizkiegu kirolaren eta gizartearen arloan lortutako lorpenengatik.

Galderari dagokionez, uste dut COVIDak sortutako arazoek, agerian utzi ditu kirolak jokalariekin dituen engainuak; egiturarik ez izateak egoera zailetan uzten ditu jokalari asko, dokumentaziorik eta kontraturik gabe aurkitu direlako.

Jokalari guztiek jokalari profesionalaren kontratua izango balute, ez naiz Espainiaz bakarrik ari, “Semiprofesional” liga guztiez ari naiz, egoerak hala eskatzen duen kasuetan, jokalariek eta klubek gobernuaren laguntza izango lukete arazo horiek, pandemia, lesioak, ordainketa etetea, etab. konpontzeko.

Eibar rugby tiki eskerrak eman nahi diogu, egiten duen lanagatik! Eskerrik asko!

Últimas noticias