Larunbatean 16 urtez azpikoak denboraldiko hirugarren partida jokatu zuen Unben Gaztedi Bren aurka eta jarraian bigarren garaipena lortu zuen 64-10 irabazita. Armaginak ondo irten ziren partidara eta lehen 10 minutuetan hiru entsegu egitea lortu zuten.
Horren ondoren, azken asteetan praktikatu duten jokoa garatzea lortu zuten, eta puntu gehiago lortu zituzten partida irabazteko.
Taldeak hazten eta eboluzionatzen jarraitzen du asteak igaro ahala, eta partida bakarra geratzen da lehen fasea amaitzeko.



