Kategoria: Bestelako berriak

 

Asteburu honetan, Unbeko kirolgunea errugbiaz beteko da berriro!!! Jardunaldi honetako partida guztiak Unben jokatuko dira.

Asmae Ourdi Klubeko presidenteordeak azpimarratu duenez, “Beti da plus bat etxean jokatzea. Jardunaldi guztiak asteburu berean eta etxean egitea ez da erraza, baina pizgarria da errugbia eta zaleak sustatzeko. ”

LARUNBATEAN gizonezkoen senior mailek jokatuko dute:

– 15:00 EIBAR B ERRUGBIA VS BAKARRA
Euskal Liga, jardunaldi berri bat jokalari berrientzat!!

– 17:30 DHB EIBAR ERRUGBIA VS BERA BERA

Lehen taldeko seniorrak Bera Beraren aurka jokatuko du derbia. Eibarko taldeak 7. garaipena jarraian lortzea du helburu.

IGANDEA:

– 10:30 10/12 AZPIKO KONTZENTRAZIOA
Etxeko txikienek 10/12 azpiko kontzentrazioa izango dute.

– 15:00 EIBAR ERRUGBIA VS SANT CUGAT

Eta, azkenik, ohorezko neskak atzera kontua dauka Liga amaitzeko! Oraingoan Sabt Cugaten aurka jokatuko du. Eibarrek azken hiru jardunaldiak irabazi behar ditu Top 4an egoteko aukera izateko.

ANIMO EIBAR!!.

Azken albisteak