Kategoria: Bestelako berriak, Eskola ERT

Asteburu honetan ligak inauguratu dira. Alde batetik, eskualdeetako ligak, Euskal Liga. Eta, bestetik, liga nazionala, Eibarren kasuan IBERDROLA Liga. Gure txikiak ere txapelketei ekin diote.

Errugbi handiko asteburua izan da, SUB10/12 taldeko gazteenek hondartzako errugbi txapelketa batez gozatu ahal izan dute Hondarribian. Lehen txapelketa izan da eta zer hobeto uda agurtzeko errugbian jokatzea baino!!

Txapelketan ondorengo taldeek hartu zuten parte: Txingudi, Arrasate, Bera Bera, Eiabr, Hernani, Atlético SS, Ordizia, Zarautz, Belztak, Gaztedi, Iruña, La Rioja eta Mutriku.

Gure txikiek urte hauetan ikasten ari diren gogoa eta hobekuntza erakutsi ahal izan dute. Pixkanaka mailaz igotzen ari dira eta errugbiaz eta lehiaketaz gehiago gozatzen ari dira.

 

Azken albisteak