|
EIBAR R.T. 11 - 03 C.D. ARQUITECTURA
Armaginek ezin izan zuten Arquitecturak
Madrilen lortu zuen errenta gainditu, eta hurrengo denboraldian Primera
Nazionalen arituko dira.
Madriletik 23-10ko
markagailuarekin itzuli ziren eta igandean, Unben, 11-3 irabazi zuten. Eibartarren
nagusitasuna oso nabaria izan zen partidu osoan zehar eta hasieratik gogo
haundirekin atera ziten zelaira. Madrildarrek arazo larriak eduki zituzten
etxekoen defentsa gainditzeko eta partidu amaieran ordua eskatzen bukatu zuten
partidu amaieraren zai. Zoritxarrez, nagusitasun hori ez zen nahikoa izan 13 puntutako
desabantaila gainditzeko.
Oso norgehiagoka ikusgarria
izan zen, armaginek momentu oro Arquitekturaren entsegu lerroa gogo biziz
bilatuz aritu ziren eta Unbera gerturatutako jendetzak errugbiaz disfrutatu
ahal izan zuen.
Ohorezko B mailan egon diren
urte hau eskarmentu handikoa izan da armagiñentzat eta aurten ikasitakoa ez
dute erraz ahaztuko.
Behin eta berriz, kluba eta
jokalari guztien partez, eskerrik asko denboraldi osoan taldearekiko erakutsitako
animoengatik eta datorren denboraldirako ere zuekin kontatzen dugu klubaren
zati garrantzitsua bait zarete.
Azkenik, partiduaren
atsedenaldian egindako zozketaren zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 3017
– 0027 -
EIBAR HIERROS ANETXE R.T. 38 –
33 C.R. MALAGA
Unas trescientas personas se dieron cita en el campo armero,
animando en todo momento a su equipo (nada que ver con el triste aspecto que
presentaron las gradas en el partido de ida, en Málaga), pero demostrando
conocimiento de este deporte, ya que enmudecieron cuando el pateador del CRM,
Carlos García, tiraba a palos. Por partida doble, todo hay que decirlo, porque
el gallego anduvo sumamente inspirado e incluso convirtió dos golpes desde más
de 50 metros de distancia.
Respecto al desarrollo del choque,
los de Eibar exhibieron de nuevo sus armas, especialmente, una gran conjunción,
con espléndidos apoyos, en su dura y pesada línea de delantera. Además, los
hombres rápidos estuvieron inspirados, en particular su apertura, Igor Martín,
autor además de dos drops que subieron al marcador en el momento adecuado del
encuentro.
El partido no fue apto para
cardíacos, y mantuvo la igualdad hasta el pitido final. Como reflejaron los
marcadores parciales, los azulgranas no pudieron respirar tranquilos en ningún
momento. El C. R. Málaga llegó a soñar con la remontado del 15-20 de Teatinos,
cuando en el minuto 22 se pusieron 8 a 13 en el marcador, que se pararía en el
descanso en un esperanzador 13-16. Con 31-33 en el marcador, el zaguero
malagueño tuvo en sus botas el empate en el parcial, pero falló y el Eibar, que
se medirá al Arquitectura en la siguiente ronda por la permanencia en División
de Honor B, sentenció con un último ensayo.
El partido contra el Arquitectura
tendrá lugar el próximo domingo a las 12 del mediodía y el de vuelta, el día 9
mayo a la misma hora en el campo de Unbe.
El club agradece a tod@s l@s
seguidor@s que una vez más han animado y animarán al equipo en este momento tan
importante para el club.
EIBAR HIERROS ANETXEK PROMOZIOA JOKATU BEHARKO DU MAILARI EUSTEKO
Liga
regularreko azken jardunaldia jokatzea soilik gelditzen delarik, Eibar
Hierros Anetxe Rugby Taldeak ez du promozio postuetatik ihes egiteko
aukerarik. Larunbat arratsaldean Hernani liderraren aurka galdu eta
Vigok Getxori irabazi ostean, azken bigarren postua 7 puntutara dute
eibartarrek. Ligako azken norgehiagoka, azken postuan dagoen
durangoren etxean izango da, apirilaren 11an. Partidu oso gogorra
espero da, irabazten duenak azkenaurreko postuan geldituko baita eta
Ohorezko B mailako beste ligako azken sailkatuaren aurka izango du.
Galtzen duenak berriz, azkenaurrekoaren aurka. Eibartarrek, betiko
bezala, bere zaleen berotasuna izango dute durangaldean.
Larunbat arratsaldean
Unben jokatutako norgehiagokari dagokionez, oso lehia gogorra izan zen.
Azken emaitza 19-25 izan zen hernaniarren alde eta armagiñek
sailkapen nagusirako puntu bonus defentsiboa lortu zuten 7 puntu baino
gutxiagorengatik galdu baitzuten. Bi taldeak gogotsu irten ziren
berdegunera eta hori jokoaren intentsitatean asko nabaritu zen. DIA
zerbitzu medikokoak hainbat alditan sartu behar izan ziren zelaira.
Esan beharra dago epaileak ez zuela bere egunik onena izan eta hainbat
erabaki arraro hartu zituela.
Aipatzekoa da
armagiñek ez zutela inoiz amore eman eta horren erakusle da
azken minutuan Iñaki Alberdik lortutako entseguak. Erakutsitako
gogo eta amorruz gelditzen zaizkien partiduak jokatuz gero mailari
eutsiko diote. Animo mutilak ta GORA EIBAR RUGBY TALDEA!!!
EIBARTARREK AZKEN POSTUA ATZEAN LAGA DUTE
Eibar hierros Anetxe Rugby Taldeak, 4.sailkatua dagoen Oviedo talde indartsua menperatu zuen 29-3ko markagailuarekin.
Armaginek, garaipen honi
esker azken postua durangotarrei utzi diete. Hori bai, oraindik
promozio postuetan jarraitzen dute liga amaitzeko bi partiduren faltan.
Larunbat arratsaldean Unben ikusitako neurketak garaile garbi bat izan zuen: Eibar Hierros Anetxe Rugby Taldea.
Eibartarrak hasieratik
oso kontzentratuta irten ziren zelaira nahiz eta ihaz titular ziren,
Iñaki, Ion, Mikel, Gaizka eta Iñigoren bajak eduki.
Gauzak horrela, hasi eta
berehala defentsako presio ikaragarriari esker Igor Martinek
baloia lapurtu eta lehen entsegua lortu zuen. Segidan asturiarrek zigor
kolpe batez baliatuz 5-3 gerturatu ziren markagailura baina
norgehiagoka osoan lortuko zituzten puntu guztiak izango ziren.
eibartarrek sendo jarraitu zuten aurrelariekin eta bi entseguren bidez
aurreneko zatia 19-3ko markagailuarekin bukatu zen.
Bigarren zatia antzerako jarraitu zuen, eta armaginek sailkapen nagusirako puntu bonusa lortu zuten 4. entsegua erdietsiz.
Lehen aipatu bezala
azken utzi dute Durangok galdu ostean, baina orain hil ala biziko lehia
bi izango dituzte armaginek. lehena taldeko liderra den Hernaniren
aurka Unben martxoaren 28an, eta bigarrena aurkari zuzena den
durangoren aurka apirilaren 11an.
Nork esango zuen irailean, eibartarrek mailari eusteko aukeraz amaituko zutela denboraldia!
BUC – Eibar Hierros Anetxe Rugby Taldea
Domekan
eguerdiko hamabi t'erditan jokatu zan partidua Bartzelonan
eta aurkari moduan BUC talde indartsua zeukaten eibartarrek. BUC
taldeak gogor asi zioten norgeiagokari lehenengo minutuetan bi
entsegu eta transformazio bat lortuz. Partida aurrera joan
ala eibartarrak aurkariari neurria hartu zioten eta aurrelarien
lan gogor eta hiru laurdenen lan eraginkorraren hondorioz atsedenaldira
12-10 joan ziren Diegoren entsegu eta Emanuelen transformazio
eta zigor kolpe bat sartu eta gero. Bigarren zatiko lehenengo
minutuetan Igor Martinek drop bat sartu zuen eta eibartarrak
markagailuan aurre hartzea lortu zuten. Bigarren zatian zehar
eibartarrak partida memperatuta zutela ematen zuen naiz eta etsegual
lortzeko bi aukera on hutsegin. Partidua amaitzeko 15 minutu faltan
bartzelonako taldeak bere indarra eta jokalari batzuen trebetasuna
erakutsi zuten entsegu eta transformazio bat lortuz. Azken txampan
beste entsegu bat transformazioarenkin eta zigor kolpe bat sartzea
lortu zuten amaierarako 29-13ko markagailua utziz. Naiz eta
markagailuko diferentzia nabarmena izan, eibartarrak txalotzeko moduko
partida jokatu zuten ligako bigarren sailkatuaren aurka.
EIBAR HIERROS ANETXE R.T. – GETXO ARTEA R.T.
Garaipen ikaragarria
lortu zutena Eibar Hierros Anetxeko mutilek pasa den asteburuan Unben.
Aurkaria izen handiko Getxo zen. Getxotarrak pasa den denboraldian
jaitsi ziren ohorezko A mailatik, ohorezko B mailara eta iñork
ez zuen espero ikustea Unben gertatutakoa. Azken emaitzak dena esaten
du 24-5 eibartarren alde. Gañera eibartarrek 4 entsegu lortu
zituztenez, erasoko bonusa eskuratu zuten.
Goizean multi-kirola,
eguerdian jubenilen norgehiagoka eta egun osoan zehar euri jo eta su.
Zelaiaren egoera tamalgarria zen, dena lokaztuta eta urez beteta,
partida oso gogorra espero zen horrelako egoera klimatologikoak ikusita.
Eta horrela izan ziren
lehenengo 20 minutuak. Getxotarren aurrelariak oso indartsuak eta
pisutsuak dira eta oso gogor hasi zuten norgehiagoka. Lehenengo
minutuetan ia entsegua lortu zuten baña eibartarren defentsa
onak eta presioak batik bat, baloia entsegu gunetik aldentzea lortu
zuen.
Momentu horretan hasi
ziren Txema Isasaren mutilak astean zehar landutako jokaldiak
plazaratzen. Ruck oso azkarrak eta bata bestearen segidan tartekatzea
lortu zuten, eta horrela iritsi ziren entsegu gunera Jokinen bidez.
Hortik denbora gutxira,
beste jokaldi antzerako batean, berriz ere entsegua lortu zuten, orain
aldiz Iñaki izan zen baloia entsegu gunean utzi zuena.
Bigarren zatian aldiz
beste joko mota bat erakutsi zuten eibartarrek, gehiago hasi ziren
arriskatzen eta eskura oso jokaldi luze eta politak uztartu zituzten.
Horrela iritsi ziren azkenengo bi entseguak, paseak eta korrikaldiak
egin ostean Diego eta Mikelen eskutik.
Baña getxotarrak
ez zeuden eibarren umiliatzeko prest eta azken minutuetan beste
joko azkarrago bat erakutsi zuten eta horren ondorioz iritsi zen euren
entsegu bakarra, Gorkaren bitartez.
Aipatzekoa eguraldi
petralari aurre egiñez, Unbera igo ziren ikusle guztiek taldeari
eskeiñitako animoak.Gañera Eibar Hierros Anetxeko
zuzendaritzak, partida honetan sarrerarekin lortutako diru guztia,
Haitira bidaltzea erabaki du.
Eibartarrek orain bi astetako geldialdi dute eta hurrengo norgehiagoka Bartzelonan edukiko dute BUC-en aurka.
Urrezko Kopa
2010-eko urtarrilaren 17-an egin zuen debuta Eibar Hierros Anetxe Rugby
Taldeak “Urrezko Kopan”. Lehiaketa hau ohorezko mailan eta ohorezko B
mailan jokatzen duten euskal taldeen artean jokatzen da. Lehendabizi
ohorezko B mailakoak euren artean lehiatzen dira partidu bakarrera eta era
horretan ohorezko B mailako irabazle bat sortatzen da. Irabazle honek,
ohorezko mailako taldeekin ligilla bat jokatzen du eta bertako irabazleak,
Irlandako talde baten aurka jokatzeko aukera du.
Eibartarrek Durangon zuten deialdia bertako taldearen aurka. Partidu
hasieratik nabaritzen zen ez zela liga regularreko norgehiagoka bat. Bizkaitarrak
oso gogor hasi ziren erasoan eta eurenak izan ziren partidako lehen puntuak
uztartze ireki bat ondo jokatuaz.
Eibartarrek jokaldi berri ugari prestatzeko abagune ederra ikusi zuten
norgehiagoka honetan eta horrela ikusi al izan ziren toucheko eta hiru
laurdenetako jokaldi politak. Jokaldi horien ondorioz iritsi ziren eibartarren
entseguak baña era berean, defentsako hutsegite batzuen ondorioz
bizkaitarrak beti markagailuan aurretik jarraitzen zuten.
Markagailua oso parekatua mantendu zen partida osoan zehar baña
eibartarren hutsegiteak makiletara jaurtitzeko orduan eta batik bat mola
defenditzeko orduan, izan ziren bizkaitarrentzako markagailuan zegoen aldea
zabaltzeko aukera hoberena.
Azken emaitza 26-15 Durangoren alde. Bizkaitarrek 4 entsegu egin
zituzten eta Hierros Anetxeko mutilek 3, Bomba, Lolo eta Waly-ren eskutik.
Horrela aste honetan deskantsua dute eibartarrek.
Hurrengo partida urtarrileko 30-31-ko asteburuan edukiko dute Getxo
handiaren aurka etxean, Unben. Partida zeharo garrantzitsua eibartarrentzat,
aurkari zuzena bai dute Getxo.
GARAIPENA VIGON
Joan den asteburuan, Eibartarrek Vigoraiño bidaiatzea lortu zuten elurte
guztien gañetik, 2010. urteari konpetizio mailan hasiera emateko asmoarekin.
Eta nola eman gañera, zekulako garaipena lortu zuten Hierros Anetxekoek
Vigoren etxean, 17-18-ko azken emaitzarekin.
Eibartarrek lehenbiziko erronka Vigora iristea zuten, elurte handia izan bait zen.
Burgos aldera iristea izan zen zailena, errepide guztia elurtuta bai zegoen baña
karabanan denbora dexenta Joan ondoren, behin Burgos pasata errepide
guztiak garbi zeuden.
Partiduari dagokionez, zelaia izoztuta eta zekulako hotza aurkitu zuten
eibartarrek. Hierros Anetxeko mutilak oso motibatuta irten ziren norgehiagoka
hasieran eta lehen zatian bi entsegu lortu zituzten Martin eta Manolon eskutik
eta baita ere ondorengo transformazio bat eta bi zigor kolpe Emanuelen
eskutik. Galiziarrak ez ziren kikildu eta eurek ere bi entsegu lortu zituzten lehen
zatian zehar, horietako lehenengoa eibartarren utsegite baten ondorioz iritsi
zen. Lehen zatia 17-18-ko emaitzarekin bukatu zen, ondoren azken emaitza
izango zena.
Galiziarrak bigarren zatian oso gogotsu irten ziren partiduaren bila eta
baloiaren posesioa eduki zuten bigarrengo 40 minutu hauetan. Gaiñera
epaileak eibarko 2 jokalari egotzi zituen ia batera. Horrela igaro ziren partiduko
azken minutuak 15-13-ren kontra eta baloia galiziarren eskuetan. Defentsa izan
zen eibartarren baliabide bakarra bigarren zati osoan zehar eta markagailua
bere horretan ustea lortu zuten Eibar Hierros Anetxeko mutilek.
Azken emaitza 17-18, zoramena eibartarren artean jokatutako norgehiagoka
gogorraren ondorioz. Emaitz honekin sailkapenean 3 puntu gutxiagora dute
Vigo eta 2 puntu gutxiagora Durango. Urtea bikain hasi dute Eibar Hierros
Anetxeko mutilek, ea horrela jarraitzea lortzen duten.
LEHIA BORROKATUA EURIPEAN
Aurreko asteburuan eibartarrak BUC Bartzelonako taldearen aurka lehiatu
ziren hotz, euri eta haize handi baten menpe. Azken emaitza 0-28koa izan
baldin bazen ere, jokoak berdintasun handia erakutsi zuen epailearen erabaki
batzuk berdintasun hau hautsi egin zuten arte. Horren adibide garbia
eibartarren kontra pitatutako 21 zigor kolpeak izan ziren.
Jokoari dagokionez, katalanek, talde osoaren lanaren ondorioz, berehala
lortu zuten euren lehen entsegua baina eibartarrak kikildu beharrean
partiduaren bila jarraitu zuten behin eta berriz aurrelarien bitartez, emaitzik
lortu gabe. Katalanen defentsa paregabea izan zen eta euren pisu eta altuera
handiagoa baliatuz, bigarren entsegua lortu zuten.
Zelaiaren egoera ez zen bat ere aproposa eskura jokatzeko, beraz
eibartarrek hanka behin eta berriz erabiltzen hasi ziren baina katalanek ederki
okupatzen zuten zelai osoa bai ostikoaren defentsa egiteko garaian baita
erasoan zelaia ahalik eta gehien zabaltzeko orduan.
Katalanen defentsa onari esker heldu ziren euren azkenengo entseguak
lehendabizi zelaia asko zabaltzen eta gero aurrelarien bitartez joko zuzenago
bat eginez.
Aipatzekoa da eibartarren taldean 7 baja garrantzitsu egon arren, meleetan eta
toutxetan jaun eta jabe izan zirela.
Eibartarrek hurrengo larunbatean Oviedoren aurkako lehia garrantzitsua
dute Asturias aldean. Emaitza positibo bat etxera ekartzea ezinbestekoa da
Txema Isasaren mutilentzat sailkapenean atzean gelditu nahi ez baldin badute.
EIBAR HIERROS ANETXE 17 - VIGO 21
Igandean, eibartarrek ligako bigarren norgehiagoka jokatu zuten Vigoren aurka.
Partidu oso erakargarria ikusi zuen Unbera gerturatutako jendetzak. Azken
emaitza 17-21 izan arren, armaginak aurretik joan ziren markagailuan bigarren
zatiko erdirarte.
Lehen zatia abiadura handiaz hasi zen. Bi taldeek gogotsu ekin zioten, eta
gauzak horrela, Jokin-ek lehen entsegua lortu zuen, eibartarrak 5-0 aurreratuz.
Gero, kanpotarrek zigor kolpe bat makiletara sartu eta 5-3 bukatu zen lehen
zatia.
Bigarren zatia antzerako hasi zen eta armaginek bigarren entsegua lortu zuten,
beraz 12-3. Hemendik aurrera Vigotarrak baloiaren jabe egin ziren eta horren
ondorioz, bi zigor kolpe eta entsegu baten bidez 12-21eko markagailua lortu
zuten, lehia amaitzeko hamar minutu falta zirela. Baina eibartarrak ez ziren
kikildu eta azken minutuan entsegu bat Portu zuten 17-21ekoa jarriz.
Armaginek puntu bonus bat lortu zuten sailkapen nagusirako, zazpi puntu baino
gutxiagotik galdu baitzuten. Asteburu honetan bai neskak eta bai mutilak
Getxoren aurka izango dute norgehiagoka. Lehiak larunbatean izango dira,
Faduran.
BARÇA 27 – 15 EIBAR HIERROS ANETXE RUGBY TALDEA
Urriak 4, eguerdiko 12:30ak Eibar Hierros
Anetxe Rugby Taldeak, bere historian Ohorezko Mailako B mailan jokatu
behar duen lehen partidua. Pasa den denboraldian lanak oso ongi egin
zituzten Eibarko rugbylariek, mailaz igotzeaz gain, Espainiako
txapeldun izan ziren, nazional mailan. Maila berri honetan
estreinatzeko, aurrez aurre F.C. Barcelona taldea izan zuten, hauek ere
mailaz igo berriak, iazko finalean euskaldunek katalanei irabaztea
lortu zuten. Partida Bartzelonan jokatu zen Teixonerako zelaian, Vall
d’Hebronen. Partida Eibartarren domeinuarekin hasi zen, hauek oso
gogotsu hasi bait ziren, baiña aurkarien erreakzioa bapatekoa
izan zen eta Eibartarren 3 huts jarraian aprobetxatuz, 3 entsegu egin
zituzten, horietako bat transformatzea lortuz. Honela 20.minuturako 17
– 0ekoa zen markagailuan, katalanen alde. Partida oso zail
aurkezten zen une honetan, baiña Eibarko jokalariek, berauen
izaera borrokalariaz jarraitu zuten beit egin izan duten bezala, eta
partiduaren bila joan ziren. Eibarko aurrelariek, Barçakoen gain
domeinua zuten, baña katalanen ¾
euskaldunengan buruhauste bat baiño gehiago sortzen zuen.
Honela norgehiagokak aurrera jarraitzen zuen, talde bakoitzak bere bidetik garaipena bilatuz.
Eibartarrek beren lehen entsegua lortu zuten 17 – 5eko markagailua ezarriz. Partiduko momento honetan
bazirudien Eibartarrek partiduaren domeinua hartzen zebiltzala eta 2. entsegua iritsiko zela zirudienean,
atsedenaldia iritis zen.
2. zatia hasi eta lehen 15 minutuetan falta ziren puntu denak sartu
ziren, bata bestearen atzetik. Lehenik Bartzelonak zigor golpe bat
transformatu zuen, 20 – 5 jarriz markagailuan baiña
eibartarrek berehala erantzun zuten entsegu bat gehiago lortuz, eta 20
– 10 jarriz markagailuan. Ostera kataluniarren, azken tantuak
iritis ziren, entsegu bat eta honen transformazioa lortuz. 5. minutura
iritsi baiño lehenago eibartarrek beren 3. entsegua lortu zuten
27 – 15. Eibartarrek ez zuten garaipena lortu, baiña
sentsazio honekin bueltatu ziren, lehen kontrako 17 puntuak errekupera
ezinak izan ziren talde armaginarentzat, baiña zelaian
aurkezturiko jarrera primerakoa izan
zen, garaipena lortu nahian borrokatu zuten partiduaren bukaerararte.
Hurrengo partidua, hilaren 25ean Unben Vigoko taldearen aurka. Animatu eta igo ikustera!!!
RUGBYLARIEK GALDU ZARAUTZEN
Larunbat honetan eibartarrek ihaz lehiakide izandako Zarautzen aurka galdu
zuten 17-5.
Defentsan lan txukuna egin arren erasoan hutsegite asko egin zituzten eta hor
joan zitzaien partidua. Oso desordenatuta erasotu zuten eta ideiak garbi eduki
ezean errugbyan ez dago aurrera egiterik.
Esan beharra dago Txema Isasak ezin izan zituela Jokin, Igor, Unax, Diego,
Iñigo eta Jon Unamuno jokalariak erabili, lesionatuta baitzeuden, eta horrek
lehia baldintzatu zuen.
Asteburu honetan aurredenboraldiko hirugarren partidua jokatuko dute
eibartarrek Unben Atletico San Sebastianen aurka. Donostiarrak aurreko
denboraldian ohorezko B mailan jokatu zuten eta lehia nteresgarria izando da.
EIBAR RUGBY TALDEAK ARRASATE MENPERATU ZUEN
Ostiralean Eibarrek aurredenboraldiko lehen partidua jokatu zuen Arrasateren
aurka.
Arrasatearrak bi maila beherago, Euskal Liga, jokatzen dutela nabaritu zen ta
armaginek bereala entseguak lortzen hasi ziren.
Guztira zortzi entsegu lortu zituzten arrasatearren biren aldean.
Norgehiagokak 20 minutuko hiru zati izan zituen eta hainbat jokalari jubenil eta
hasi berriek jokatzeko aukera izan zuten eta ez zuten maila txarra eman.
Aurten denboraldi oso gogorra izango dute eibartarrek Ohorezko B mailan eta
jokalari guztiak prest egon beharko dira ez baitute oso plantilla zabala.
Asteburuan Zarautz izando dute lehiakide. Partida interesgarria izando da
jakinik ihaz galdutako lehia ofizial bakarra hauen aurka izan zela.
__________________________________________________________________________________________________________________
Neskak
EIBAR HIERROS ANETXE R.T. – CONSTRUCCIONES RIVAGO
09/10 denboraldiko
azkenengo partidua zuten Eibarko neskek, Santanderreko Construcciones
Rivagoren aurka Eibarko Unbeko zelaian. Kanpoko
taldeak 2 jokalari gutxiagorekin jokatu behar izan zuten jende falta
zela eta. Etxekoek abantaila nabari honetaz baliatu nahi izan ziren
baiña asko kosta zitzaien. zuten.
Hasierako minutuak nahiko korapilatuak izan ziren. eibartarrak saiatu
ziren baña ez zuten Santanderrekoen defentsa apurtzeko modu
egokia aurkitzen.
Jokoa gehienbat kanpoko
taldearen zelaian zegoen, eta Eibartarrak gertu egon ziren lehengo
entsegua lortzeko baiña etxekoak ez ziren defentsan fin ibili
eta aurkariak zabaldu zuten markagailua beren jokalari azkarrei esker
lehenengo 5 puntuak lortuz.
Armaginak jokuan nagusi ziren eta berehala lortu zuten markagailua
parekatzea Miren Arriolaren entsegu baten bitartez.
Hageetarako jaurtiketa kanpora joan zen gutxigaitik.
Etxeko taldea suspertu
egin zen entsegu honekin eta joko polita egiten hasi ziren. Beste
bi entsegu lortu zituzten atsedenaldia baino lehenago markagailua 15
– 05ean utzita.
Bigarren zatian euria agertu zen, eta honek etxeko taldeak jokoan nabaritu egin zuen.
Etxekoen defentsaren
akats baten ondorioz, kanpotarrak beste entsegu bat lortu zuten 3/4ak
egindako korrikaldi baten ondorioz. Eibartarrak ez zuten burua
makurtu eta berehala lortu zituzten beste 5 puntu, aurrelarien jokaldi
paregabe bat eta gero.
Santanderrekoek ez zuten
amore ematen eta zelai erdian gertatutako ustartze batetaz baliatuz
beste entsegu bat lortu zuten. Bere 12 zenbakidun jokalariak 4 entsegu
egin zituen, 2 bata besteaen jarraian. Markagailuan aurre hartu zuten
espainiarrak 20-24.
Partidua aldapan
gora jarri zitzaion Eibarko taldeari baina beste 3/4eko jokaldi
baten ondorioz heldu zen Amaiur Mayo ustartze erdiaren entsegua.
Partiduko azken
minutuetan armaginek beren seigarren eta azken entsegua lortu zuten
vaina defensan ez ziren batere fin ibili eta kanpotarrek beren
bostgarrena egin zuten markagailua 30-29an utzita. Norgehiagoka horrela
amaitu zen armaginen garaipen larriarekin.
BOXEO IZARRAK UNBEKO ZELAIAN
Eibarko neskek etxean
jokatuko duten azken aurreko partidua zuten pasadan asteburuan,
uribealdea rugby taldearen aurka. Kanpoko taldeak sailkapenaren erdian
dagoen taldea da.
Norgehiagoka otsailaren
21a goizeko 12etan hasi zen. Zelaiaren egoera nahiko eskaxa zen,
azkenengo partiduetan bezela. Lokatz asko eta korrika egiteko nahiko
gaizki.
Hasierako minutuak
etxeko taldearentzat izan ziren, nahizta hauek baja askorekin egon.
Aurrelarien indarraz baliatuz saiatu ziren bizkaitarren defentsa
apurtzen. Meleetan arazoak zituzten eta jokua hiru laurdenekin egiten
saiatu ziren. Ez zuten markagailua zabaltzerik izan.
Uribealdekoek baloia berreskuratu zutenean, jokaldi politak eginez,
etxekoen defentsa apurtzea lortu zuten. Hasierako puntuak ziren. Baloia
ez zen hageen artean igaro. Etxeko taldeak bizkaitarren jokuaren
erritmo altua nabaritu zuten eta defentsa lanetan akatsak egiten hasi
ziren.
Lehenengo zatiaren bukaeran markagailuak 00-32 erakusten zuen.
Bigarren zatia
lehenegoaren guztiz ezberdina izan zen. Jokuan epaileran lan kaxkarrak
eragin haundia eduki zuen. Kanpoko taldeak joku zikina erabiltzen hasi
ziren, denboraz kanpoko plakaketak, ukabilkadak, ostikoak etab.
Epaileak ez zuen
bizkaitarren joku zikina gelditu eta neurketak eskuetatik ihes egin
zion. Rugbya ezik boxeoa edo king boxing-a zirudien. Kanpoko
taldeak aldaketa batzuk egin zituen eta eibartarrek jokuan nagusitzen
hasi ziren. Nahiz eta nagusi izan beste bi entsegu jaso zituzten.
Liga amaitzeko bi
jardunaldi bakarrik falta zaizkie. Datorren larunbatean Unben,
eguerdiko 14:00etan Santanderreko Contrucciones Rivago-ren aurka eta
hurrengo asteburuan kanpoan jokatuko dute denboraldiko azkeneko
partidua Gaztedi taldearen aurka.
Azkenengo emaitza Eibar hierros anetxe R.T 00 32 Uribealdea R.T
KRONIKA EIBAR 00-37 LA UNICA
Asteburu honetan ez
zegoen Euskal ligako jardunaldirik, baina Eibarko taldeak eta La Unicak
atzeratutako partidua zuten.
Zelaiaren egoera nahiko
eskaxa zen eta partidua zalantzan zegoen.Eibarko neskek gogotsu ekin
zioten norgehiagokari, betiko moduan. Irabazteko aukerak zituzten.
Etxeko aurrelariak meleetan nabarmentzen hasi ziren, zeukaten indarraz
baliatuz.
Kanpoko taldeak erasoan
ondo zebiltzaten, pase onak eginez eibartarren defentsa gaindituz.
Horrela heldu zen Iruñako taldearen lehen entsegua.
Armaginak defentsan lan
polita egin zuten egiten baina zelaiaren egoerak ez zuen batere
laguntzen. Nahiz eta ondo defenditu beste entsegu bat jaso zuten.
Eibarko neskek ez zuten burua makurtu eta eraso jokoa egitera irten
ziren hageetarako jaurtiketa eta gero. Meleetan nagusi ziren eta behin
eta berriro saiatu ziren aurrelariekin euren defentsa apurtzen. Ez
zuten lortu baina jokuan hobekuntza haundia nabaritu zen.
Bigarren zatiak
lehenegoaren gidoi berberarekin jarraitu zuen. Etxekoak defentsa
lanetan eta kanpotarrak ezinean. Eibarko entrenatzaileak aldaketak egin
zituen eta jokuan nabaritu egin zen. Esperientzia gutxiko jokalariak
sartu zituen zelaira. Neska hauentzat ikasteko modurik onena delako ,
minutuak batzea.
Azkenenan Eibarko neskak pozik urten ziren zelaitik edo lokatsetik, nahiz eta emaitzak kontrakoa esan.
Eibar Hierros Anetxe R.T. 00- 37 La Unica R.T.
Datorren asteburuan Eibarko neskek Donostiko Atletiko SS taldearen
aurka jokatuko dute Aieteko zelaian arratsaldeko 5etan. Agian ligako
bigarren garaipena etxeratuko dute…
KRONIKA DURANGO ARRASATE – EIBAR R.T
Pasadan asteburuko
partidua, neguko egun euritsu batean jokatu zen.Norgehiagoka hasi baino
lehen hotza eta euria ziren nagusia arrasateko mojategi zelaian.Nahiz
eta eguraldiak asko ez lagundu eibarko neskak partidua irabazteko prest
zeuden.
Aurrean Durango eta
Arrasate-ko nesken artean egindako taldea zegoen.Bizkaitarrak urte asko
daramatzate jolasten eta gipuzkoarrak hasi berriak dira.Indarrak
parekatuta zeuden. Armaginak jokalari batzuk berrezkuratzen zituzten
neurketa honetarako. Miren Arriola bizkarreko lesio batetik eta Sonia
Arrillaga gripe batetik.Beste alde batetik jokalari batzuk ez zeuden
100 % an, baina entrenatzaileak talde gogorra zelairatu zuen.
Neurketa parekatuta hasi
zen. Eguraldiak ez zuen laguntzen eta hasierako minutuak aurrelarien
jokua nabarmendu zen. 3/4ak ez zuten aukera askorik, baloiak ihes
egiten zielako euriaren ondorioz. Aurrelarien indarraz baliotuz etxeko
taldeak entsegua lortu zuen. Norgehiagokak berdin jarraitu zuen
lehenengo zatia bukatu zen arte. Etxeko taldea nagusi eta eibartarrak
oso ondo defentza lanean. Ainhoa Cenitagoyak eta Miren Arriolak zelaia
utzi behar izan zuten lehenengo zatian lesio baten ondorioz. Bigarren
zatiaren hasieran kanpotarrak hobeto jolasten hasi ziren, baloia alde
batetik bestera mugitzen eta metro asko irabazten. Gutxigaitik ez zuten
entsegua lortu. Saiatu ziren baina zelaiaren egoerak ez zuen laguntzen.
Eta akats batzuen ondorioz bizkaitarrak beste 3 entsegu lortu zituzten.
Azkeneko markagailua 46-00
Armaginak esperientzia
hartzen hari dira, eurendako berria den lehiaketa onetan. Taldeen
artean maila ezberdintasun haundia dago eta.Hurrengo partidua, igandean
Iruñako La Unica taldearen aurka daukate. Unbeko zelaian goizeko
12.00
Bestalde, Eibar Hierros
Anetxe Rugby Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue pasa den asteburuan
Eibar eta Getxo taldeen aurkako partidua ikustera Unbera igo
ziñeten guztioi; zuen laguntzari esker €740 batu ziren
“Medicos sin Fronteras”ek Haitin laguntzeko. Eskerrik asko
guztioi!!!!!
CONSTRUCCIONES RIVAGO 35 – 10 EIBAR R.T.
Itxura ona eman
zuten Eibar Rugby Taldeko neskek pasa den igandean Santanderren
jokatutako partiduan eta aipatzekoa da aurrelariek betetako lan
bikaina.
Eibartarrak pixkat lokartuta atera ziren zelaira eta horren ondorioz
2.minutuan Santanderreko taldeak bere hegal azkarrei esker, beren
lehenengo entsegua lortu zuen eta 7.minutuan bigarrena. Putre beltzak
ez ziren batere koldartu eta gogor ekin zioten erasoari 15. minutuan
beren denboraldiko 3. entsegua lortuz. Entsegua Amaiur Mayo gazteak
egin zuen Santanderreko defentsaren akats nabarmen bat aprobetxatzearen
ondorioz ia zelai erdia bakarka zeharkatuz.
Lehenengo zatia 20-5eko markagailuarekin amaitu zen.
Armagiñak indartsu eta gogotsu atara ziren zelaira bigarren
zatian eta lehenengo 10 minutuetan Ainara Letonak Eibartarren 2
entsegua lortu zuen mol batetik atera eta gero markagailua 20-10ean
utzita.
Denbora pasa ahala eta zelaiaren egoera lokaztua zela medio, indarrak
ere ahultzen ari ziren eta Santanderreko taldeak aldaketak egin zituen
baiña zoritxarrez Eibartarrak, nekea nabaritu zuten aldaketarik
ez zituzten eta. Aipatzekoa da aurrelariek egin zuten lan bikaina.
Hala ere gure neskek bukaerarte zeukaten guztia eman zuten eta horregatik zorion bero-bero bat guztiei!!!
HIERROS ANETXE R.T 00 – 88 GETXO ARTEA R.T
Pasadan asteburuan atletico San Sebastian-en aurkako partidua bertan behera gelditu zen
elurrarengatik. Horregatik, Eibarko neskek, Getxon aurka zuten lehenengo partidua
gabonetako oporrak eta gero.
Getxoko neskak talde oso indartsua dute, Europa mailako jokalaririk onena dute euren
taldean.
Nahiz eta indarrak hasieratik parekatuak ez egon, etxeko taldeak gogotsu ekin zion
partiduari.
Lehenengo minutuetan, armaginak ondo jolasten hasi ziren, aurrelarien lana nabarmentzeko
izan zen. Hiru laurdenekoek, jokaldiekin jokoa zabaltzen saiatu ziren baina zelaiaren egoera
eta eguraldiak ez zuten batere lagundu. Eibartarren akats batetik etorri zen bizkaitarren
lehenengo entsegua, maila haundiko jokalarien trebeziaz baliatuta. Hala ere, eibartarrek ez
zuten itxaropena galdu eta gogoz jolasten jarraitu zuten. Partidu osoan zehar Getxoko
neskek nagusitasun izugarria izan zuten teknika aldetik. Eta entseguak bata bestearen atzetik
iristen ziren. Lehenego 35 minutuak oso luzeak izan ziren eibarko neskentzat.
EIBAR HIERROS ANETXE R.T. 10 – ATLCO. SS 07
Noizbait gertatzekoa zen,
Eibar Hierros Anetxeko neska taldeak beren denboraldiko lehenengo
norgehiagoka irabazi zuen pasa den larunbatean Unbeko zelaian Atletico
San Sebastián-en aurka. Iaz jasotako porrot guztien ostean,
taldeak bultzada bat behar zuen aurrera jarraitzeko eta gogotsu aritu
ziren beren helburua lortzeko. Partidu trinkoa, gogorra eta emozioz
betetakoa izan zen. Etxekoen domeiñuarekin hasi zen beren jokoa
aurrelariengan oinarrituz. Meleak errez irabaziz, jokaldi onak egiten
eta etengabe erasoan zebiltzatela heldu zen Mikele Idígoras
eibartarrak egindako lehenengo entsegua. Transformazioa hutsegin eta
gero, markagailua 05 – 00 ean geratu Atletico San
Sebastián-ek erreakzionatu zuen eta eibartarrak beren zelaian
zokoratu zituzten. Etxekoek ezin hobeto defendatu zuten plakaje
gogorrak eginez. Hauetako batean jokalari donostiar bat lesionatu egin
zen eta Atletico-ko neskak 11 jokalariekin gelditu ziren zelaian
aldaketarik ez bait zuten. Lehenengo zatia 05 – 00 bukatu zen.
Bigarren zatia, lehengoa bukatu zen era berean hasi zen, donostiarren
domeiuarekin baina eibartar mele erdiak, Amaiur Mayok, potentzia
handiko jokaldi pertsonal baten ostean etxekoen bigarren entsegua lortu
zuen; zoritxarrez transformazioa bihurtzeko bigarren aukera hau ere
galdu zuten eibartarrek baina hala ere, markagailua 10 – 00ean
geratu zen. Donostiarren domeinua gutxitu ahala, Eibar Hierros Anetxeko
neskek beren joku onarekin jarraitu zuten. Hala ere, etxekoen akats
baten ondorioz, kanpotarren entsegua heldu zen, baita transformazioa
bihurtu ere markagailua 10 – 07 an lagata.
Partiduko azkenengo minutuetan, plakaketa altu baten ondorioz, txartel
horia jaso zuen eibarko taldeko jokalari batek, 10 minutuko zigorra
jasoz. Horrela amaitu zen Eibartarren garaipena, 10 - 07 ZORIONAK
NESKAK!!!
LA ÚNICA 48 – 0 EIBAR HIERROS ANETXE RUGBY TALDEA
12 urte eta gero Eibar Hierros Anetxe Rugby Taldeko nesken lehen partidu ofiziala jokatu zen, pasa
den larunbatean Iruñako La Unica taldearen aurka .
Neurketa arratsaldeko 16:00 hasi zen, udazkeneko egun berotsu batean. “Putre beltzak” partidua
11 neskekin hasi zuten, hau da bat gutxiagorekin, nahiko maldan gora zeukaten egoera. Nahiz eta
gutxiago izan desabantaila hori jokuan ez zen nabaritzen.
Norgehiagokaren lehenego minutuak nahiko parekatuak izan ziren.
Bi taldeetako jokalarietan urduritasuna somatzen zen, neska askorentzat lehenego partidua bait
zen.
Defentsa lanak garrantzi haundia hartu du lehengo zatian. Nahiz eta armaginak defentzan fin ibili,
La Unica-k hartu zuen aurre markagailuan.
Eibarko neskak saiatu ziran, euren entsegu marrara heltzen, baina atsedenaldiaren aurretik etxeko
taldeak beste hiru entsegu lortu zituzten.
Lehenengo zatia bukatzeko minutu gutxi gelditzen zirenean eibarko neskak jokaldi politak egiten
hasi ziren, oso gutxigaitik ez zuten lehenengo puntuak lortu.
Nesken hitzetan “20
zentimetrotara gelditu gara”
Bigarren zatian Eibarrek hartu zuen jokuaren jabetza eta aukera politak izan zituzten. Nahiz eta
ondo jokatu La Unicak bere jokalarien abantailaz aprobetxatu zuen markailuan 48-0 ko emaitza
jartzeko. Eibarko nesken taldeak itxura ona eman zuen, nahiz eta emaitzak berdina ez esan.
Aipatzekoa da, taldeak orokorki eman duen itxura. Aldaketa haundia somatzen da pasadan
denboralditik aurtengora eta nahiz eta jakin lan haundia dutela aurretik, gogotsu ari dira gure
neskak.
Hurrengo partidua, Unben jokatuko da hilaren 17 edo 18an Atletico Sn.Sn. aurkari dutela.
Jubenilak
JUBENILEN KRONIKA
EIBAR RUGBY TALDEA
Bukatu da Eibartarrentzako jubenil mailako Euskal liga. Lehenengo fasean 7.
gelditu eta gero (13 taldetatik) eibartarrek 2.fase bat jokatzeko aukera izan dugu
(5. eta 8. postuan gelditu dirazenen artean beste ligatxo bat, postu hauek
definitzeko) bainan momentuko jokalari kopurua ikusita (14) ez egokia ikusi
dugu ERT arduradun teknikoek aurrera jarraitzea (15 eki zelaian jokatzen da
maila honetan).
Honez gero ligaren laburpen txiki bat egingo dugu: Orokorrean 3 talde haundi
egin leikez, bat txapelketa barnean lehenengo 4 postuen artean gelditzeko (eta
honezgero estatuko txapelketan partehaztzeko burrukatzen dutenak), oyen
atzean dauden 4 talde (eibartarrak tartean)bere mugak jaikinda (gehienbat
jokalari kopurua) “bere” partiduak irabaziz gain “ezuztekoak” emoteko gogoekin
egon geranak eta azkenengo 5ak, taldeak betetzeko arazoez gain, talde gisa
arazo estrukturalak dituztenak edo eta beste filosofia batekin partehartzen
dutenak.
Eibartarren, gure aldetik, helburuak hauek ziran: iazko Jokalari kopuru altuena
mantendu eta beste “fitxaje berri” batzuk lortzea, entrenamendu saio eta
partiduetara zintzotazuna bermatu , kirolari “gazte” giza kirol oinarriak eta
ohiturak ezagutzea eta praktikan jartzea (elikadura , atsedena,
entrenamenduaren helburuak, oinarriak, estrukturak etab ezagutu eta ikastea)
heuren heldutasun biologikoari dagokien entrenamendu eta helburukin bat
egitea, lesioen prebentzioarekin iaz hasitako lan onakin jarraitzea eta
sakontzea, eta noski, heuren garapen pertsonal erako laguntza tresneria izatea.
Joku mailan, adin honetan postuetan “espezializazio” fasea izaten da, hau da
neska-mutilak eta bere ahalmen eta izakera kontuan izanik zelaian postu baten
finkatzea eta postu horren eskakizunak ezagutu eta pixkanaka ulertzen eta
betetzen juatea. Eibartarrek fase estatikoetan (mele, toutx, sakeak etab),
defentsa antolakuntzan eta erasoan defentsa barruko jokoan sakontzea izan
dituzte helburuak: Mele eta defentsa arloetan ondo ibili dira eibartarrek
orokorrean (3 urteko aldia duten jokalarie kontra aritu gera..eta hori indarrean
eta kontaktuan gehienbat igarri izan da), bereziki meleetan. Toutx etan
garaiera falta nabaria izan da, baina horreko beste “aukera” batzuk eta
irudimena eta konplizitate jorratzeari aukera eman digu.
Defentsa barruko jokoari buruz berriz, joku proposamen politak ikusi ditugu
jokalarien eskutik, biziki baloia mugiarazten, hau hil barik eta beti mugimenduan
ipiñiz.beraz helburu hau beteta emon leike.
Hamendik eta Ekainak 30 arte, lanarekin jarraituko dugu, formazio gisa,
lagunarteko partidu batzuk jokatuz, bidairen bat eginez, eta Gimnasio eta lehen
aipaturiko espezializazio teknikoari lehentasuna emonez, talde giro lasai eta
atsegin batekin, entrenamendua beharrezkotasunaz gain erakargarritasuna
jorratuz.
Buktatzeko esker beroenak luzatu nahi dizkiegu gure taldea animatzera etorri
diren guziei, bareziki jokalarien senideei.
|