Kategoria: Bestelako berriak, Eskola ERT

Igande honetan  Unbeko zelaian sub-14ko rugby topaketa izan dugu, bertan Txingudi, La Unica A eta B eta Eibar taldeek parte hartu dutelarik .

Oso jardunaldi emankorra izan da, guztira 66 jokalari bildu dituena. Lau ekipoetako partaideek gogotsu aritu dira zelaian. Horrez gain, 2 arbitro gazteen laguntza ere izan dugu, Oier eta Alex, lan ederra egin dutenek.

Eibar taldeko jokalari guztiak izan dira gaur Unben, Nabaria izan da taldearen goranzko joera eta jokatzeko erakutsi duen gogoa. Gaur talde disziplinatu bezala portatu da, lehenengoak izan baitira zelairatzeko orduan eta beroketa egiterakoan. Entrenamenduetan egindako lana eta prestakuntza islatu egin da zelaian. Eibar taldeko neska-mutilak oso lehiakor aritu dira, guztiok parte hartu dute jokoan eta izan dira protagonista,

Jokatu dituzten hiru partidetatik, bat irabazi eta 2 galdu dute, guztietan ederto lehiatu egin dutelarik. Hobekuntza honi segida emateko jarraitu behar dute entrenatzen, baina dagoeneko nabaritzen  da zelaian entrenamenduetan egindako lan ona. Neska-mutikek ere  pozik irten dira eta egindako ahaleginaren  emaitzak ikusten ari dira.

Azken albisteak