Domekan gure txikiek kontzentrazioa izan zuten Mutrikun. Eguraldiak lagunduko ez zuela pentsatu arren, ez zuen euririk egin hirugarren denbora arte. Gure 10 eta 12 azpikoek lau partidu jokatu zituzten, Arrasate, Txingudi, La Rioja eta Mutrikuren aurka. Dibertsioz beteriko domeka izan zen eta gure errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten. Partidu guztiak jokatu ostean jokalari guztiek makarroi plater bero bat jateko aukera izan zuten barre eta elkar ezagutuz. Gure txikiak irrikitan daude hurrengo partiduak non eta noiz izango diren.
Azken albisteak