Kategoria: Bestelako berriak

SENIOR NESKAK LA UNICA TALDEARI GARAIPENA LORTZEKO ZAILTASUN HANDIAK JARRI DIZKIO.

Eibar Rugby Taldeko neskek izugarrizko aurrerapena erakutsi zuten, Ohorezko B mailara igotzeko bigarrengo partidu honetan. Bigarren jardunaldia, Unben jokatu zen goizeko 12tan.

La Unicako neskak Euskal ligako garaileak izan dira azkenengo urteotan. Bestelako taldeei ezinezkoa egin zaie orain arte, talde honi, puntuak sartzea eta hare gehiago irabaztea.

Zoritxarrez, lehenbiziko minutuetan Unicako jokalari batek mina hartu eta DYAren atentzioa behar izan zuen. Partidua denboralditxo baten eten behar izan zuen epaileak. Lehen entsegua Cristina Guntinen eskutik iritsi zen. Bi taldeen intentsitatea sekulakoa izan zen. Lehengo zatia markagailuarekin 5-0 bukatu zen.

Bigarren zatia, berriz, zeharo aldatu zen, Unicakoek ez baitzuten galtzerik nahi. Nafarrek erritmoa inposatu eta berdinketa lortu zuten. Eibarrek sekulako esfortzuak egin arren nekeak gainezka egin zien eta erabaki desegokien ondorioz, Iruñakoek beste bi entsegu egin zituzten. Partidua 5-15 bukatuz.

Eibartarrek, Unicaren kontrako lehenengo partiduan 83-5 galdu zuten. Oraingo honetan Unicaren urduritasuna nabaria izan da, Eibartarren aurrerapena ikusgarria izan baita.

Neskek zaletuei eskerrak eman nahi diete, jasotako animoengatik.

Eibar Rugby Taldetik errekuperazio ona opa nahi dizuegu, Unican lesionatu diren jokalariei.

ZORIONAK NESKAK!

Jokalarien zerrenda: Edurne Vidal, Doha Besnlaiman, Maria Ormaetxea, Idoia Jauregi, Elena Mora, Cristina Guntin, Asmae Ourdi, Aleu Cid, Amaiur Mayo, Jone Agirrezabal, Patricia Castañedo, Nuria Magdalena, Naomi Oraçao Sambu, Zaida Joga.

Aldaketak: Naiara Tximeno eta Sonia Dominguez (20’) Mireia Areitio eta Maite Izquierdo

Azken albisteak