Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Asteburu honetan Euskal ligako 2. Mailako partidua egon da Zornotzan, Avia Eibar Rugby taldea b eta Zornotzaren artean. Nahiz eta lehenengo norgehiagoka izan talde honen aurka, baloiaren jabetza mantentzea asko kostatu zitzaion Avia Eibar Rugby taldekoei. Arazo hau izan arren, Zornotzako taldearen akatsez baliatuz baloiaren jabetza berreskuratu eta aurrera jarraitzea lortu zuten.

Urgozo Zornotza eta Avia Eibar Rugby Taldea. Egilea: Endika Arrillaga

Partidu osoan zehar Zornotzakoak markagailuan aurretik joan ziren, baina berreskuratutako baloi batzuei esker eibartarrak puntu batera jarri ziren. Azkenengo transformazioari esker, emaitzari buelta eman zien eta norgehiagoka honetatik irabazle irten ziren Avia Eibar Rugby taldeko mutilak. Partidua 13-14 amaitu zen.

Partidu honetan jokalari hauek jolastu zuten: Unai Cabanzon, Mikel Korta, Lazkano, Peri, Iker iriondo, Alex, Urtzi, Alberto, Gaizka Okaña, Markel Larruskain, Igor Sendino, Iñaki Arrizabalaga, Txibi, Kiru, Arribi

 

Azken albisteak