Kategoria: Eskola ERT

Joan den asteburuan izan zen Gipuzkoako S14 errugbi-ligako azken partida. ERT-ART-MRT eta Zarauzko-Beltzak lehiatu ziren, partidu zoragarri bat eskainiz. Talde horiek, Txingudi eta Hernanirekin batera, aparteko lana egin zuten denboraldi osoan zehar. Hala ere, ERT-ART-MRTk irabazi zuen jokaldia, intentsitatez eta trebetasunez!!

Taldea eta jarraitzaileak, unkiturik eta oso arro sentitu dira azken urte honetan egindako lan gogorarekin eta lorturiko emaitzekin.
Begirada hurrengo urtean jarriz, talde sendo baten bila jarraitzen hari gara, taldekide batzuk hurrengo kategoriara pasatuz eta talentu berriei harrera emanez.
Bestalde eskerrak eman nahi dizkiegu beste klubei, entrenatzaileei, familiei eta afizioari, beraien esker lortu baititugu emaitza guzti hauek. Eskerrik asko guztiei!

Azken albisteak