Eibar- Fenix “26-10”
Garaipenak batzen jarraitzera derrigorturik
Larunbat arratsaldean jokatu zen partidua ez zen batere erreza aurkezten eibartarrentzat, aurreko partidua galtzetik bait zetorren taldea eta gainera Fenix, rugby taldea beraien jokoaren hobekuntza progresibo batekin zetorren eibartarrei aurre egitera. Talde euskaldunak lidergoari begiratzen jarraitu nahi bazuen, garaipena lortzeaz gain bonus ofensiboa lortu behar zuen, Atletico San Sebastian taldearekiko, diferentzia txikiena izaten jarraitu ahal izateko sailkapenean.
Horregatik partiduari oso indartsu ekin zioten gorri urdiñek, minutu gutxitara lehen entsegua lortuz, honen trasnformazioaren puntuak ere lortu zituzten, honela, eibartarrek, zaragozako taldearekiko 7 puntuko aldea lortu zuten.
Lehen entsegua horren bizkor lorturik, ematen zuen eibartarrek jokoaren domeinu handia izango zutela, baña, zelaian eman zen lehia, oso parekoa izan zen. Bestalde etxeko taldea, ustartze eta tushetan nagusi izan zen.
Bigarren entsegua lortzea kostatu zitzaien, baina, baloia alde batetik bestera mugituz, Fenixen defentsa desorekatu zuten, eta 5 puntu gehiago batu zituzten markagailuan. Hirugarren entsegua, atsedenaldia baino lehenago iritsi zen eta eibartarrak abantaila polit batekin joan ziren atsedenaldira 19-0.
Bigarren zatia hastean indarrak pareko aurkeztu ziren bi taldeetan, baina aragoiarrak ez zeuden prest eibartik esku hutsik joateko, eta denbora oso laburrean bi entseguren bitartez hamar puntu batu zituzten beraien markagailuan. 19-10 ekoarekin markagailuan eibartarrek laugarren entsegua bilatzen zuten, bonus ofensiboa lortu ahal izateko, sailkapeneko puntuei begira. Eta partidua bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, nahi zutena lortu zuten, laugarren eta partiduko azken entsegua, honekin batera trasformaketa lortu zuten eta 26- 10 ekoaz partidua bukatu egin zen.
Sailkapenean, bigarren postuan mantetzen dira Eibar Hierros Anetxekoak, 28 punturekin. Lehen Postuan Krafft Atletico San Sebastian aurkitzen da 31 punturekin.
|