EIBAR HIERROS ANETXEK 20-17 IRABAZI ZION GAZTEDIRI BIGARREN POSTUA MANTENDUZ.
 
EIBARTARREK BIGARREN POSTUARI EUTSI ZIOTEN IGANDEKO PARTIDUA JOLASTU ETA GERO. Partidua oso parekatua gertatu zen markagailuak azkenean erakutsi bezala 20-17. Eibartarrak 80 minutuetan izan ziran gainetik  markagailuan, hala ere gasteiztarrak ez zuten amore eman epaileak azkenengo txistua jo arte.
 
 
Lehenengo zatia eibartarrena izan zen, haizea erabat izan zen garrantzitsua partiduaren bilakaerarako, eta talde bakoitzak zati bat izan zuen haizearen fabore eta bestea kontra. Lehenengo zatia eibartarrek izan zuten haizea alde eta hori jokoan  nabaritu zen, erabat dominatu bait zuen. Eta nagusitasun honen ondorio 12. minutuan 3-0 jarri ziren aurretik zigor golpe bati ezker, enmanuellek sarturiko zigor kolpea. 25. minutuan Iñaki Alberdik entsegua lortu zuen  markagailua 10-0. Markagailu honekin bukatu zen lehenengo zatia.
 
Bigarren zatian eibartarrek haizea kontra eduki zuten, eta hau gutxi balitz hasi eta berehala gasteiztarrek beraien lehenengo entsegua lortu zuten marakagailua 10-7 utziz. Markagailu honekin edozeinek irabazi zezakeen partidua.
 
Daniren mutilak kemenez defandatu zuten  gasteiztarren ofentsiba, sailkapeneko bigarren postua jokuan zegoen. Defentsa zorrotza erakutziz bi kontraerasotan  eibartarrek beste bi entsegu sartu zuten, Alex eta Harkaitzen eskutik 20-10 utziz marakagailua. Gasteiztarrak ez ziren makurtu eta beste entsegu bat lortu zuten 20-17 utziz markagailua, honela bukatu zen partidua. Eibartarrak 4 puntu lortu zituzten eta gasteiztarrek puntu bonus bat atera zuten eibarren, sailkapena honela utziz:
Clasificación General
POS EQUIPO JUG GAN EMP PER FAV CON BONUS PUNTOS
1 Krafft Atlético San Sebastián 8 8 0 0 241 86 4 36
2 Eibar Hierros Anetxe R.T. 8 7 0 1 226 105 4 32
3 Euskotran Gaztedi R.T. 8 5 0 3 167 86 6 26
4 Baztán K.E. 8 4 0 4 155 145 2 18
5 Ind. de Santander 8 3 0 5 128 144 3 15
6 Fénix R.C. 8 2 1 5 152 149 3 13
7 Getxo Artea R.T. B 8 1 2 5 101 143 3 11
8 Universidad Zaragoza 8 0 1 7 46 358 0 2

Orain eibartarrek hilabeteko deskantsua edukiko dute Urtarrilak 13 arte, beraz orain bigarren ,  kadeteen    eta nesken taldeen  txanda izango da