Jardunaldi borobila izan da asteburu hau senior mailan eibarko taldearentzat, , hirugarrenari hiru puntu geihago ateratzen dio jardunaldi hau jolastu ostean, gogoratu beharra dago promoziora lehenengo biak sailkatzen direla, oraingoz atletico san sebastian eta eibar hierros anetxe dira sailkatuak, bost jardunaldiren faltan.
Asteburu bikain honek larunbat honetan eduki zuen bere lehenengo zita, lekua Lekarotz, aurkaria Baztan rugby taldea. Bi urte zeraman Lekarotzeko zelaiak Baztan rugby taldea galtzen ikusi gabe, honek erakusten du partidu honek zeukan sailtasuna. Honi eibartarrek zeuzkaten baja pila gehitu behar zaio, ihazko taldetik bost titular falta ziren taldean, ez zen beraz uzkeria eibartarrek zeukaten erronka.
Eguraldiak ez zuen batere lagundu partidu polit bat ikus zedin, berehala lokaztu zen zelaia . Zelaiaren egoera hau printzipioz eibartarren jokorako kaltegarri zen baina azkenenan bi taldeei egin zien kalte. Teknikoki ez zen partidu hona izan, bai ordea tentsio eta emozioz betetako norgeihagoka. Eibartarrek ezarri zuten partidu guztian beraien erritmoa baina zelaiaren egoerak eta azkenengo metroetako ezintasunak hutsean utzi zuten markagailua atsedenaldian, ezohizko markagailua rugby partidu batean ´0-0.
Bigarren zatian ere eibartarrek markatu zuten erritmoa, hala ere zati honetan jokoa parekatuagoa izan zen eta bi taldeak zaiatu ziren partidua bereganatzen, azkenean eibartarrek egindako jokaldi luze eta landu bati ezker Jokinek lortu zuen entsegua eibartarrentzat, transformazioa Gaizkaren eskutik etorri zen markagailua 0-7 utziz. Markagailu honekin Baztaneko taldea goruntz etorri zen eta presio honek eibartarren hutsa eragin zuen baztandarren entsegua ekarriz markagailua5-7 utziz. Markagailua ez zen geihago mugitu nahiz eta bi taldeak saiatu. Beraz garaipen garrantzitsua Baztanen lortutakoa eibartarrek.
Eta igandean eduki zuen asteburu honek bere bigarren zatia, Gaztedik Fenix taldea hartzen zuen Gamarrako zelaian, eta ezusteko emaitzarekin 15-18 zaragozakoen alde,beraz eibarkoek 9 puntutara dute orain gasteizko taldea. Diferentzia nahikoa ematen duen arren argi ibili beharko dira Daniren mutilak oraindik partidu gogorrak etorriko bait dira.
Bestalde bigarren taldeak nahiz eta irudi polita eman porrotarekin itzuli zen gernikatik 25-15. Kadeteak ere gaztediren aurka ezin izan zuten garaipenik lortu eta 3-21 galdu zuten
|