Larunbatean Eibar Hierros Anetxe rugby taldeak erronka garrantzitsua zeukan Donostian, Aieteko rugby zelaian Atletico San Sebastianen aurka. Lehen mailako lehen sailkatua, bigarren sailkatuaren aurka, eibartarrak lider bezala heltzen ziren gipuzkoar derby honetara. Eibartarren naiha lidergoari sendo heltzea, donostiarrena liderra mendean hartzea.
Datu guzti hauek aintzakotzat hartuz derby beroa bezain ikusgarria iragartzen zen jokatu haurretik. Eta preludio guztiak zioten bezala ala igaro zen derbya, ikusgarria, tentsioz betea eta batez ere beroa. Berotasun eta tentsioz betetako partidu honetan badirudi hobeto aurkitu zela donostiako taldea, azkenengo emaitza 20-3 donostiarren alde, beraz eibartarrek emaitza honekin lidergoa Aieteko zelaian utzi zutelarik.
Partidua pareko hasi zen bi taldeek bakoitzak bere indarra erakutsi naihan, donostiarrek talde astuna atera zuten zelaira, aurrelarietan oinarritutako jokua. Eibartarrak aurreratu ziren markagailuan 0-3 enmanuelek lorturiko zigor golpe bati ezker. Donostiarrek ezin zuten markagailua zabaldu eta ezinaren ondorioz frantsez jokua hasi zen nabaritzen zelaian, donostiarren taldea ofizio askoko frantseses beterik dago eta perfekto dakite jokua zikindu eta berotzen ez bazaie gauzak ondo irtetzen, Jokua erabat nahastea eta berotzea lortu zuten donostiarrek, eta epaileak ez zuenez jakin garaiz joku hau gelditzea, eibartarrak ez ziren kikildu donostiako taldeari aurre eginez . Lehenengo zatia 13-3 bukatu zen donostiarren alde.
Bigarren zatiaren hasieran izan zituen eibarko taldeak markagailuari buelta emateko aukera baina hala ere ez zituen aukerak aprobetxatu fisikoki desgaste haundia eginez, fisikoki eibartarrak hustu egin ziren eta hutsune hau baliatuz donostiarrek azkenengo entsegua lortu zuten markagailua 20-3 utziz.
Beraz eibartarrak lehen postua donostian utzita bueltatu ziren, hala ere larunbat honetan aukera izango dute berriro lehenak jartzeko Fenixen aurkako partiduan, larunbatean Unbera bueltatzen bai da berriro ere rugbya 2 aste kanpoan jolastu eta gero.
Kadeteak goraka datoz eta 0-36 irabazi zuten Gernikan bertako taldearen aurka.
Bestalde dirudienez gauzatzen ari da nesken lehenengo partidua, aurkaria Arrasate izango da eta data oraindik ez badago datarik gabon inguruan izando dela dirudi. Animo neskak .
|