Kategoria: Akademia ERT, Eskola ERT, Senior Mutilak A, Senior Mutilak B, Senior Neskak

Atzo , Avia Eibar Rugby Taldeak kluba osatzen duten taldeen aurkezpena egin zuen Untzaga plazan.

Atsalde eguzkitsu baten,120 jokalari inguru elkartu zituen aurkezpenak, danak joko kamisetarekin, argazki ofiziala egin zuten direktibako kideekin, herriko alkatearekin , patronatoko zuzendariakin eta euren patrozinatzaileekin. Beste urte batez , AVIA agertzen da patrozinatzaile garrantzitsuena moduan eta Guridi taberna laguntzaile garrantzitsu bezala.

Eskerrak ere beste patrozinatzaileei.

Eta goraipatu udaletxeko eta S.D .Eibarren fundazioaren diru laguntzak.

AVIA Eibar Rugby-k talde bat edukiko du aurten maila bakoitzean.

Gizonezko senior A taldeak , estatuko ohorezko B mailan jokatuko du . Beste taldeak , Gizonezko senior B taldea , emakume senior taldea eta gero akademia eta eskolako taldeak , sub-18 , sub-16 , sub-14, sub-12 eta sub-10.

Aurten , danen artean , gizonezko senior B talde berriari eman behar zaio goraipen berezia. Jubenil eta senior A taldeen arteko zubi moduan agertzen da.

Eta Emakumezko senior taldeari , itxaropen haundiak ipinita bait daude talde honetan, ea sorte pizka batekin , ohorezko mailara igotzeko play off-era heldu nahi bait da.

Aurtengo jokalari guztiak. Egilea: Felix Beitia

Argi ikusten dira klubaren lanaren fruituak.

Segi lanean AVIA EIBAR RUGBY TALDEA

Azken albisteak