Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Gaur, igandea 21, Eibar rugby taldeak Santanderrera bidaiatu du Independiente RCren aurka jokatzeko eta aurreko asteetan bildutakoa zelaian erakusteko asmoarekin. Eibartarrentzat helburua argia zen: puntuak lortzea.

Taldeen arteko lehia ohi bezala berdinduta hasi da. Etxekoek egindako pare bat entsegu eta ostikoen ondoren, 24-9ko markagailuarekin bukatu da lehen zatia. Emaitza honek ez du batere islatzen jokoan ikusitako berdintasuna.

Bigarren zatian, norgehiagokaren bila zelairatu dira armaginak, baina defentsan egindako akatsek eta jasotako bi txartel horiek, Santanderrek markagailuan urruntzea eragin dute. Partidua etxeko taldearentzat emaitza bikainarekin amaitu da: 66-9.

Akatsetatik ikastea eta hurrengo jardunaldietarako lanean jarraitzea tokatzen zaie oraingoan mutilei. Hurrengo partidua Eibarren jokatuko da, Hernaniren aurka, hilaren 27an, larunbata, 16: 00etan. Egun ezin hobea taldea San Andres ospakizunarekin batera animatzera igotzeko. Etor zaitez Unbera!

AUPA ERT!!!

Azken albisteak