Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Atzo, abenduak 11 larunbata, Eibar Rugbiko mutilek DHBko 7. jardunaldiko partida jokatu zuten Avilesen, Pasek Belenosen aurka.

Etxekoak garaipena behar zuten taldeko lidergoa lortu ahal izateko. Bestalde, armaginek, denboraldian zehar erakutsi duten joko maila mantentzea zuten helburu.

Partida berdinduta hasi zen arren, tamalez, lehen zatiko azken minutuetan Belenosek markagailuan gora egitea lortu zuen, jarraian egindako hainbat jokalditan entseguak lortuz. (42-0)

Bigarren zatia erabat ezberdina izan zen, eibartarrek, besoak jaitsi eta partida galdutzat eman beharrean, alderik onena erakutsi zuten bigarren zatia entseguetara berdinduta utziz.
Azken emaitza 56-10ekoa izan zen.

Datorren igandean partida Unben jokatuko da, Gaztediren aurka.

Azken albisteak