Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Pasa den larunbatean, Avía Eibar Rugby B taldeko mutilek El Fango kiroldegira jo zuten Universitario Bilbaoren aurka jokatzeko.
Talde hau taularen lehenengo postuan zegoen eta partida gogorra aurreikusten zen.
Eibartarrak gogo handiekin irten ziren baina lehenengo minututik Bilbotarrek haien erritmoa jarri zuten jokoari fase guztietan menderatuz. atsedenaldian markagailuak 40-0 bat erakusten zuen.
Bigarren zatian, Unamunoren mutilak partida aldatu nahi izan zuten eta bere jokoa ahal izan zuen minutu batzuetan. Baina Bilboko taldea bere kalitatea erakutsi zuen eta ez zion entsegurik lortzen utzi.
Armaginek azken minutura arte borrokatu zuten, eta ia-ia entsegua lortu zuten, entsegu marratik bost metrotara akats bat engin baitzuten.
Azkenean 72-0ko emaitza eta gauza asko hobetzeko Jaso zuten eibartarrek.

Hurrengo astean atsedena dago euskal ligan, eta Unben aprobetxatu behar duten hurrengo partida hobeto prestatzeko: ez da erraza izango, Baztango Menditarrak taldearen aurka izango da eta.

Azken albisteak