Eibar Rugbyk nahiz eta finalerdietarako postua jada baieztatuta izan, 3 partida dauzka aurretik. Lehena gaur jokatu da, Cisnerosen aurka. Eibar Ohorezko mailan estreinatu zen taldea.
Jardunaldi gogorra, oso dinamikoa eta azkarra den taldearen aurka. Bigarren fase honetan eibarren helburua final erdiak gertatzea da, joko dinamikoagoa egitea, librea eta horretaz disfrutatzea da. Eta horrela erakutsi dute, eraso arriskutsuarekin eta jokari guztiek jokatuz.
Eibarrek markagailua zabaltzea lortu zuen minutu gutxitara. Baina jarraian madrildarrek berdintzea lortu zuten, defentsako akatsak eta bi txartel horietaz aprobetxatuta entsailatzea lortuz.
Nahiz eta galdu izan, Eibar sentsazio onekin geratzen da. Presio gabeko jardunaldi hauek ikasteko eta konfidantza irabazteko aprobetxatuz. Hurrengoa Majadahondaren aurka izango da domeka honetan, maiatzak 2.