Kategoria: Akademia ERT, Bestelako berriak, Senior Neskak, Senior Mutilak A

Asteburu honetan Eibar errugbi taldeak bere jarduerari ekingo dio berriro!! Larunbatean, Akademien txanda izango da, 18, 16 eta 14 urtez azpiko taldeek jardunaldia izango dute astebeteko geldialdiaren ondoren.

Bestalde, igandean, senior mailek jokatuko dute. Ohorezko Mailako emakumezkoak CRAT A Coruñaren aurka jokatuko du. Une honetan taulako 5. postuan dagoen taldea. Hala ere, Eibarrek hainbat baja izango ditu, eta partidari modurik onenean aurre egingo dio.

Euskal Liga ere jokatuko da. Emakumezkoen B taldeak Durangoren aurka Eibarren. Bigarren taldeak hainbat fitxaketa berri ditu, eta oso azkar ari dira ikasten.

Ohorezko B Mailan ari den gizonezkoak Santanderren aurka jokatuko du. Norgehiagoka gogorra izango da, eta armaginek puntuak etxera ekartzeko borrokatuko dute.

Azken albisteak