Kategoria: Senior Neskak

Igande honetan, urriaren 31ean, 12:00etan, Eibar errugbi taldeak bere 5. jardunaldia jokatuko du (oraindik jokatu gabe dagoen lehen jardunaldia). Oraingoan 2020/2021 denboraldiko txapelduna izango du aurkari CISNEROSek.

Orain arte jokatutako partida gogorrenetako bat izango da. Eibarrek azken bi jardunaldiak aurkari zuzenen aurka jokatu arren; Majadahonda (40-38 irabazita) eta Sevilla (23-19 galduta), Cisneros da talderik zailena eta 2020/2021 denboraliko irabazlea.

Gainera, Espainiako selekzioaren VII. kontzentrazioarekin, bi taldeek jokalariak kendu dituzte. Eibar 2 Anne Fernández de Corres eta Iera Echebarria. Cisnerosek 5 baja ditu, baina fitxa dezente ditu partidari aurre egiteko.

Azken albisteak