2021-2022 denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean, Liga inoiz baino gehiago lehian dago!!!
Eibarrek bi aurkari zuzen ditu Iberdrola Ligako Top4ean postu bat lortzeko; Olinpikoa 36rekin, Cisneros 35ekin eta Eibar 33rekin. Hiru taldeetako bakarra geratuko da top4tik kanpo, Majadahonda eta Cocos Sevilla jada postua ziurtatuta baitaude.
Igande honetan, 13:00etan Eibarrek Cisnerasen aurka jokatuko dute. Partida horretako emaitza erabakigarria izango da. Lehen itzulian Eibarrek, nagusi izan arren, berdindu egin zuen madrildarren etxean.
Oraingoan, eibartarrek etxean jokatzeko abantaila dute. Eibarrek etxean jokatutako partida guztiak irabaztea lortu du. Hala ere, partida gogorra izango da, ikusmin handikoa, non dena gerta daiteke!!!
¡AUPAEIBAR!!