Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Eibar Rugby Taldeak Euskal Ligako finalera joatea lortu du nahiz eta Getxoren kontra galdu izana, 30-27 emaitzarekin. Finala Elorrioren kontra izango da. Eibartarrak Faduran galdu arren, puntuazio totala Eibarkoen alde izan da, totalean 8 puntu izanik.

Eibartarrak intentsitate handiz atera ziren eta joaneko abantaila erabiltzen saiatu ziren, getxotarrei presioa eginez eta partidaren hasieran entsegu bat eginez. Presioa beti egon zen alde lokalean, eta Eibarko akatsen baten ondorioz, une batzuetan globalean aurretik jartzea lortu zuten.

Baina denborak erabiliz eta aurrealde indartsua edukiz, eibartarrek markatzailea arriskutik urrun mantentzea lortu zuten. Eta porrota izan arren, talde lokala utzi zuten gora egiteko gogoz.
Orain, bi astez lan handia egin behar dute ligako finala prestatzen. Larunbatean, 20an, Txingudiko instalazioetan, Irunen izango dena.

Azken albisteak