Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Pasaden larunbatean mutilen B taldeko azkeneko partidua jokatu zen. Partidua Gaztediren aurka izan zen, Gamarran. Oraingoan, talde armagina bi aldaketa eraman zituen, aurreko partiduak baino partidu orekatuagoa izango zela pentsarasi zuena. Eta horrela gure taldeak berarengandik espero zen kalitatea frogatu zuen.

Partidu hasieran Gaztedi markagailuan aurreratu zen 5-0 batekin. Baina talde eibartarra, Jon Tadeok amaitu zuen jokaldi on batekin, markagailua berdindu zuen. Gaztedik kontraerasotu zuen bi entsegurekin, baina eibartarrek urbildu ziren Cabanek mol bat egin eta gero, atsedenaldira 15-10 estu batekin iristen.

Bigarren zatian Eibarrek erreakzionatzen jakin zuen 2 puntu aurrera jarriz, Iker Narbaizak markatutako entseguari esker. Bigarren zatiko lehen 20 minutuetan eibartarrek jokaldi onak egin zituzten, bai aurrelariekin bai hiru laurdenekin, baina azken minutuetan Gaztedi nagusitu zen, markagailuan 34-17 bat utziz.
Euskal ligako azken partidu on bat gure jokalarien partez ahal zuten guztia egin zutela zelaian.

Aupa Eibar, hurrengo urtean azkoz hobe egingo dugu!

Azken albisteak