Atzo Avia Eibar rugby B Taldeko mutilek jokatu zuten 2019. urteko azken partida. Partida hau Universitario Bilbaoren aurka izan zen Unben.
Azkenetan izan denez, eta lesioak medio, eibartarrak 14 jokalariekin irten ziren zelaira; beraz eta zelai biguna ikusita, partida zaila aurreikusten zen etxekoentzat.
Partidaren lehenengo zatian bi taldeek haien jokua egiten zuten, baina bakarrik bilbotarrek entseguak lortzen zituzten. Bilboko jokalari bati txartel gorri bat erakutsi zioten, eta horrek partida parekatu zuen, eibartarrak motibatuz. Une horretatik aurrera ez zen desberdintasun handirik ikusten.
Atsedenaldian Alberto, eibarko kapintana, lesionatu zen eta ezin zuela jarraitu esan zuen. Beraz, 13 irten ziren zelaiara bigarren zatian. Baina haien jokoa egiten jarraitu zuten eta entsegu bat lortu zuten. Nahiz eta askogatik galtzen izan, eibartarrak borrokatzen jarraitu zuten eta bilbotarrei asko kostatzen zitzaien entseguak lortzea
Azkenean markagailua 5-48 baten geratu zen baina eibartarrak zapore gozoarekin joan ziren etxera.
Hurrengo partida, bigarren bueltako azkenengo partida izango da, urtarrilaren 12an, Baztanen.
Eibar bai!
Azken albisteak