Kategoria: Bestelako berriak, Senior Mutilak A, Senior Mutilak B

Eibarko taldeak badu 2022/2023 denboraldirako egutegi ofiziala

 

Zenbait aste zain egon ondoren, irailaren 22an, Euskal Ligako egutegia ofizial egin da. Eibarko lehen taldeak, Ohorezko B mailako kategoriatik jaitsi ondoren, erronka handi bati egingo dio aurre: duela 14 denboralditik bere kategoria zena berreskuratzea. Lehen taldeak 30 fitxa baino gehiago ditu, besteak beste, aurten sartu diren klubeko, akademietako eta interesdunetako jokalariak.

 

Ligaren formatuari dagokionez, 11 talde ditu, bi fasetan banatuta. Lehenengo faseak 2 mutzo izango ditu: 6 eta 5 taldeetakoa. Denak elkarren aurka formatuan jokatuko da, joan/etorria, 10 jardunaldi. Talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuek osatuko dute ohorezko mailako lehen taldea. Bi multzoetako laugarren eta bosgarrenek eta lehen multzoko seigarrenak, ohorezko mailako bigarren taldea osatuko dute. Ohorezko mailaren 2. fasea, denak denen aurka formatuan jokatuko da, joan/itzulian. Txapeldunak plaza irabaziko du ohorezko B mailako FER ligetako igoera fasera sartu ahal izateko.

Azken albisteak